Posts

Behin betiko ezabatu behar dugu Abbé Pierre-n izena?

Hasia da ezabaketa: Abbé Pierre Fundazioak izena aldatzea erabaki du. Esteville-n, Rouen-etik gertu gertu, eskainia zeukan monumentua itxi egin du Emaus-el, eta logotipoa aldatzekoa du. Baina hortik harago, izena aldatzeko mugimendu zabala abian da Frantzia osoan. Hala behar du? Baina posible da besterik egitea? Izan ere, Abbé Pierrek 300 bat kale, 150 errepide, hogei bat […]

Javier Garrido: Jainkoaren izenean?

Duela egun batzuk eman zen jakitera La Rota deritzan eliz auzitegiaren epai irmoa, zeinak gogor gaitzesten baitu Javier Garrido frantziskotar nafarra –autoritate handiko maisu eta laguntzaile espirituala, espiritualtasunari eta kristautasunari buruzko hainbat eta hainbat libururen egilea, Frantziskotar Ordenako figura ezagunenetakoa– bi emakume erlijiosoren aurka “botere-abusuak eta sexu-abusuak” (“erasoak” behar zuen esan auzitegiak). Konpainia espiritualaren markoan […]

Sinodo birakaritik Omella monsinorearen adierazpenetara

Eliz erakunde katolikoaren baitan eraberritzearen udaberri-zeinuak sumatzen zituztenentzat negu-giro gordineko egunak dira. Ez ahal dute halere itxaropena, arnasa galduko! Urriaren 28an, larunbata, Eliza Katolikoaren “Sinodalitateari buruzko Sinodoa”k – aitasantutza honetako 10 urteetan antolatu den laugarrenak– lehen fasearen laburpena argitaratu zuen. Bi urte luzez gogoeta librea egin eta gero, bost kontinenteetatik hainbat proposamen berritzaile garrantzitsu bildu […]

Marko Rupnik eta Faus-en gutuna

José Ignacio González Faus teologo jesuitak Marko Rupnik anaia jesuitari berriki idatzitako gutunak barru-barruan desengainatu nau. Jakina denez, Rupnik, artista ezagun eta gidari espirituala, sexu-erasoengatik kanonikoki auzipetua eta kondenatua izan da. Hasteko, hiztegiari dagokion ohar bat edo beste. “Sexu-erasoak” esan dut, ez “abusuak”, kasu honi buruzko dokumentu eta eliz adierazpen guztietan irakur daitekeen bezala. González […]