Posts

Gerra, armak eta garaipena

Armarik onenak zorigaiztoko tresnak dira, eta izaki guztiek gorroto dituzte. Daoarekin dagoenak bizkarra ematen die. Armak zorigaiztoko tresnak dira, ez dira gizaki jatorraren tresnak; beharturik bakarrik erabiltzen ditu, baretasuna eta bakea maite baititu; ez du, beraz, garaipenik ospatzen. Garaipena ospatzen duena sarraskiekin pozten da. Honek ez luke inoiz munduan gobernatu behar. Jendetza erail denean, dolu […]

Inbasioa gelditu, politika sustatu

Basakeria, lazkeria, gizagabea, ikaragarria… hiztegiak ez dira aski egun hauetan Ukrainako lautadetan eta hirietan, Europa zibilizatuaren bihotzean, ikusten ari garena deskribatzeko. Nolatan iritsi gara –pluraleko lehen pertsonan diot– honaino XXI. mendeko 20ko hamarkadan, hirugarren mundu-gerraren –nuklearra oraingoan– ertz-ertzeraino, beste bi mundu-gerra eta gero, hemen bertan sortuak horiek ere, non eta hemen, zientzien eta arrazoiaren Europan, […]

Hitzak ahotik kendu dizkigute

Hitzak ahotik kendu dizkigute, gure poemak bonben azpian hiltzen dira Kieven, Mariupolen eta Kharkiven hiltzen dituztenekin. Indar basatiak beldurra ezarri nahi du eta badirudi arrakasta duela Dnieper ibaiaren bazter gozoetan zehar. Baina badakigu anai-arreben herria beti jaikitzen dela eta bere biktimen odola ez dela alferrik isurtzen lur umiliatuan. Haien ondoan jarraituko dugu, haien dolu-sutan argituko […]

Nola sortu zen gerra

Bi monjek urte luzeak zeramatzaten elkarrekin, eta sekula ez zen haien artean eztabaidarik izan. Halako batean horretaz ohartu eta harriturik gelditu ziren. Elkarri esan zioten ezin zutela horrela jarraitu, ezagutu beharra zeukatela elkarren arteko liskarrak dituen hainbat jenderen esperientzia; bestela ezingo zituztela ulertu, ezta lagundu ere. Bietako bati zera otu zitzaion: harri bat hartu eta, […]