Gerra, armak eta garaipena

Armarik onenak zorigaiztoko tresnak dira,
eta izaki guztiek gorroto dituzte.
Daoarekin dagoenak bizkarra ematen die.

Armak zorigaiztoko tresnak dira,
ez dira gizaki jatorraren tresnak;
beharturik bakarrik erabiltzen ditu,
baretasuna eta bakea maite baititu;
ez du, beraz, garaipenik ospatzen.
Garaipena ospatzen duena
sarraskiekin pozten da.
Honek ez luke inoiz munduan gobernatu behar.

Jendetza erail denean,
dolu eta negar egin behar da.
Beraz, gerrako garaipena ospa bedi hiletaren gisan.

(Laozi, Dao De Jing 31)