GABONAK in itinere
Toño Martínez, Zurichen garbiketa-lanean ari den adiskide poetak hau idazten dit gaur bertan, GABONAK in itinere (bidean) izenburuko mezu batean:
“Garbiketa-lanean, hainbat modutan mugitzen naiz: autoa, oinez, tranbia, trena… Garraio publikoa nahiago izaten dut, presak erritmoa inposatzen ez badu. Eta eguraldiak irribarre egiten badigu, hainbat eta hainbat ñabardura aurkitzen da.
Eta Gabon hauek, zer? Aspalditik, soberan ditut argi gehienak. Nahiago ditut kandelaren ñabardura ñirñirkariak. Züricheko merkataritza-gune batean argi-mordoa opari-pakete handi bat bailitzen EZ DA GABONAK.
Poema-aipamenez lagundurik eskaintzen ditu Toñok bere oharrak:
“Urriaren amaieratik dira jada Gabonak. Gero eta lehenago pizten dira argiak, eta pertsonak, berriz, gero eta aldizkago. Argiak itzalita eta pertsonak piztuta nahi ditut nik Gabonak” (Charles Bukowski)
“Ezer esan nahi ez duten egunez eta dena esan nahi duten uneez osatua da bizitza” (Cristina Peri Rossi)
Lanera bidean, saiatzen naiz erreparatzen ni bezalako kurranteei, beren itxaropenak eta nekeak eurekin presaka daramatzatenei. Eta gure begiradak gurutzatzean, Paka Aguirreren olerki bat datorkit gogora:
“[…] beraiek izango dira lurraren jabe.
Leialak, konstanteak,
betierekora kondenatuak,
bat-batean harritzen direnak,
beldurraz bakarrik fidatzen direnak,
desengainuaren gainean eraikitzen dutenak,
urratsak uztatzen dituzten arretatsuak,
errutinaren farozainak,
laneko konplize tematiak,
zentzuz hiltzen direnak,
hainbestetan premiaz
nahiko luketenak
jainko bat izatea laguntza eskatzeko” (Paca Aguirre)
Toño Martínez
Zurich, 2024ko abenduaren 20an