Gertatzeko jaiotzak

“Maria, zeinagandik jaio zen Jesus, Kristo deitua” (Mateo 1,16)

Antzinako gorrotorik gabeko gizateria.
Egiazko diskurtsoak lantzen dituen edozein politika.
Mirari diskretuen lagun diren erlijioak.
Biktimak sakrifikatzeari uzten dion merkatua.
Prentsaurrekorik behar ez duen solidaritate zehatza.
Herriaren ahotan interes komuna.
Mugak eraisten dituzten gobernuak.
Tresna soil den teknologia.
Bide partekatu eta ez lehiakor den bizitza.
Ezinbesteko igarobide den heriotza.
Denek tiratzen dioten gurdi den familia.
Askatxo apal den Eguberria.
Amets ukigarri den poza.
Lagun posible diren beldurrak.

Burua atera eta modu ulertezinean geldiezina den indarrez
negarrarari emateko bultzaka ari diren
haurtxoen jaiotzak,
oraindik gertatzeko.

(Toño Martínez)

Gaztelaniatik itzulia