Entries by

Aurrerapausoa ala apartheid bedeinkazioa?

Fedearen Doktrinarako Vatikanoko Dikasterioaren Adierazpen batek “egoera irregularretan dauden bikoteen eta sexu bereko bikoteen bedeinkapenak” onartu ditu. Baina ohartarazten du, bedeinkapen horietan “ezin dela liturgia-erritorik izan, ezta festa–elementurik ere, hala nola ezkontza-jantziak edo festa. Bedeinkapena ezin da eman bikotearen ezkontzakoan ere ezkontza zibila onartzen den herrialdeetan”. Erabakiak eragiten dien kolektiboetan, iritzi-banaketa dago erabakia “aurrerapausotzat” hartzen […]

Gazako Jaiotza

Isaak Munther apaiz palestinarrak Belengo eliz elkarte batean egiten du lan. Israeldar armadaren bonbek suntsitutako etxe-hondakinen artean jarri du Jaiotza elizan: Jesus haurra, palestinar zapian bildua, etxe-hondakinen puska artean harrapatua dago, milaka haur eta heldu bezala, eta hura atera nahian ageri dira Jose eta Maria, artzainek eta hiru Magoek lagundurik. Isaak Munther apaizak esan du: […]

Kristologia transteistarako zenbait klabe

Ez da erraza gaur Nazareteko Jesusen aurkezpen labur, mamitsu eta erraza eskaintzea, eta interesgarria eta berritzailea gainera. Annamaria Corallok lortu du liburu honetan, eta zorionak ematen dizkiot, orrialdeok irakurri ditudan plazer berarekin eman ere. Buruari irakasten eta bihotzari hitz egiten dioten orrialdeak dira, bakoitzean uztartzen direlarik zorroztasun intelektuala eta barne-sentiberatasuna, testu zaharren analisi kritikoa eta […]

Javier Garrido: Jainkoaren izenean?

Duela egun batzuk eman zen jakitera La Rota deritzan eliz auzitegiaren epai irmoa, zeinak gogor gaitzesten baitu Javier Garrido frantziskotar nafarra –autoritate handiko maisu eta laguntzaile espirituala, espiritualtasunari eta kristautasunari buruzko hainbat eta hainbat libururen egilea, Frantziskotar Ordenako figura ezagunenetakoa– bi emakume erlijiosoren aurka “botere-abusuak eta sexu-abusuak” (“erasoak” behar zuen esan auzitegiak). Konpainia espiritualaren markoan […]

Palestinarra naiz, eta badut ametsa

Herri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa. Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa. Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa. Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa. Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa. Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa. Lurraren […]

Oraingo aldiaz idazten dut

Hondoratzetik idazten dut, hustasun etena den zeinu edo itzal batetik, zeina bat-batean argi mehatxagarriz betetzen baita. Oraingo aldiaz idazten dut, gure keinuak testamentu-agindu bihurtu beharraz, aitaren izenean, aitaren seme-alaben, aitaren seme-alaben seme-alaba ilunen, lurrean uzten duten arrastoaren izenean transmititu beharraz gutxienez gauaren erdian izan genuen maitasunaren aztarna, negarraren eta sugarraren aztarna, zeinak gizakia jainko-irrikara altxatzen […]

Sinodo birakaritik Omella monsinorearen adierazpenetara

Eliz erakunde katolikoaren baitan eraberritzearen udaberri-zeinuak sumatzen zituztenentzat negu-giro gordineko egunak dira. Ez ahal dute halere itxaropena, arnasa galduko! Urriaren 28an, larunbata, Eliza Katolikoaren “Sinodalitateari buruzko Sinodoa”k – aitasantutza honetako 10 urteetan antolatu den laugarrenak– lehen fasearen laburpena argitaratu zuen. Bi urte luzez gogoeta librea egin eta gero, bost kontinenteetatik hainbat proposamen berritzaile garrantzitsu bildu […]

Israelek ditu konponbidearen giltzak

Michel Warschawski, idazle eta kazetaria, bakearen aldeko mugimenduaren eta Israelgo ezkerraren figura, okupazioaren eta kolonizazioaren aurka konprometitua. Salatzen du: “Gerra-krimenetatik haratago joan gara: gizateriaren aurkako krimen baten aurrean gaude Gazan. Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar du. Gazako biztanleek garesti ordaintzen ari dira berriro, eta, halere, sarraski honek, Gazan hildako milaka horiek ez dute lasaitzen […]

Itxaropenak soilik ezaba dezake Hamas

Maoz Inon-en gurasoak, 70etik gorakoak biak, bere etxean bizirik erreta hil ziren, Hamasek su eman ziolarik urriaren 7an. Hau esan du: “Negar egiten dut denbora guztian. Egunero egiten dut negar. Baina ez dut negar egiten nire gurasoengatik bakarrik, nahiz eta haur gutxik maite izan dituzten gurasoak nik bezainbeste. Negar egiten dut gerra hau berehala gelditu […]

GAZAREN HERIOTZA (ETA BERPIZTEA?)

Haur bat hiltzen da 15 minuturo 1.000 haur baino gehiago hil dira 11 egunetan Gazako Zerrendan aire-erasoen ondorioz, hau da, 15 minutuan bat (Save the Children, 2023ko urriaren 17a). Gaza, funtsean, zimenduetaraino bonbardatzen ari diren haur-zaindegi harresitua da (Avaaz, 2023ko urriaren 18a).   Olibondoak hazten dira oraindik Gazan Gertakari mingarriak, krimenak behin eta berriz, etenik […]