Entries by

Jürgen Moltmann-en (1926-2024) oroimen eskertuan

Esker oneko omenaldi apala eskaini nahi diot ekainaren 3an hil zen Jürgen Moltmanni. 80ko hamarkadaren amaieratik, nire bidea eta hausnarketa pertsonala gehien bultzatu duten teologoetako bat da. Ohoratzen dut haren teologia, munduko zauri, arrisku eta dramek gidatua, historiako biktimen aldeko konpromisoak, dei politikoak, askapen-sugarrak osoki orientatua. Ohoratzen dut itxaropen erne eta aktiboari, itxaropen inspiratu, erresistente, […]

Dietrich Bonhoeffer-en fede distiratsua (I)

Dietrich Bonhoeffer 1906an jaio zen Breslavian, Alemanian (gaur egun Wroclaw, Polonia). Artzain luterano egin zen eta 1930eko hamarkadan nazismoak Alemanian izan zuen boterearen aurka egin zuen. Hitlerren aurkako atentatuan parte hartu zuelakoan, Berlinen espetxeratu zuten 1943an, baina kanpoko munduarekin harremanak izaten jarraitu ahal izan zuen. Ondoren, Gestapoko espetxe batera eraman zuten, eta, azkenean, kontzentrazio-esparru batean […]

Fededunek fedea birpentsatu

Zibilizazio-eraldaketa sakoneko garaia bizi dugu planeta mailan, Sapiens giza espezieak, duela 300.000 urte sortu zenetik hona, izan duen eraldaketarik sakonena eta bizkorrena. Inoiz ez gara hain boteretsuak izan, baina inoiz ez gara hain ez-seguru eta ahul sentitu. Krisi-garai integralean gara, eta alternatiba handiaren aurrean jartzen gaitu: ala elkarrekin bizia aukeratu ala elkarrekin hiltzera kondenatu. Beraz, […]

Pazkoaren ostean

Pazkoaren ostean zutik dirau itxaropenak; ez du etsitzen ontasunak desagertzera, txingarretan da; itxuraz ezdeusa garrantzitsuen bilakatzen da; arbuiagarriak eta apalak utopia librea askatzen du jarrai dezan aurrera. Pazko-suaren ondoren, pizturik eta prest geldi bedi brasa, sakon arnasten jarrai dezan inguruan. Naturalaren dastamena berbizi dadin eta gogorra hautsi samurrarekin. Pazko zoriontsua! (Toño Martínez)

Kristautasuna bipentsatu

(Por un cristianismo creíble liburuaren hitzaurrea. Autorea: Pedro Miguel Anso Esarte, Tirant lo Blanc, 2024). Liburuaren aurkezpena: 2024ko martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan Donostiako ELKAR liburudendan (Fermin Calbeton kalea, 21) Esku hartuko dute: egileak eta Jose Arregik Liburutxo handia duzu eskuetan: xumea eta sinplea, interesgarria eta arina, kritikoa eta adeitsua, informazioz eta argitasunez betea. Kapitulu bakoitza, […]

Unibertsoak Kreatzailea behar ote?

“Iraultza baten hasiera” bezala aurkezten den liburu bat argitaratu zen Frantzian duela 3 urte, zientifikoa eta teologikoa aldi berean (Michel Yves Bolloré eta Olivier Bonnassies, Dieu, la science, les preuves: l ‘aube d’ une révolution, 2021). Egileek – biak ingeniari eta enpresari, eta bigarrena teologian lizentziadun – kristau fedea eta beronen dogma tradizionalak egia direla […]

Emakume palestinarra, Palestinaren etorkizun

Okupazioaren aurka borrokatzen duten eta Palestinako gizartean lekua izan nahiko luketen emakume palestinar guztiei, martxoaren 8a ospatzen duten gure emakumeei malkoz, odolez eta erresistentziaz, baina batez ere itxaropenez. Zugan sortu zen gure jakintza. Zugan kantatzen du gure itxaropen guztiak. Zugatik eraikitzen da gure etorkizuna. Zugatik egiten diogu aurre beldurrari. Zu zara emakume palestinarra. Zuk erakusten […]

Jainko teistarengan sinetsi gabe otoitz

Teismo hitza anbiguoa da, jatorri duen theos (“jainkoa” grekoz) bezain anbiguoa da, baina gaur eguneko erabilera orokorrean izaki metafisiko goren, sortzaile ahalguztidun eta mundutik kanpoko, nahi duenean nahi duen bezala munduan esku hartzen duen “jaun goiko” batenganako sinesmena adierazten du. Gure gizartearen gehiengo gero eta handiagoak jada sinetsi ezin duen eta otoitzik egin ezin dion […]

Ziad Medoukh-en mezua

Ziad Medoukh: poeta palestinarra, Gazako Al Aqsa Unibertsitateko Frantses Fakultateko irakaslea, eta, zalantzarik gabe, indarkeriarik gabea. Kaixo Gaza suntsitutik eta Gaza hondatutik. Sinetsidazue: nire erabakitasunak, kemenak, erresistentziak, pazientziak eta baikortasunak ezin dute nire erabateko larritasuna gainditu. Gazako Zerrendako biztanleria zibilaren aurkako okupazio-eraso izugarri hau hasi zenetik ia lau hilabete igaro ondoren, hemengo egoera gero eta […]

Frantzisko aita santua pertsona bezala babesten dut, instituzio bezala ez

Frantzisko aita santuari babesa adierazteko proposamena onartu nuen, baina ez erreserbarik gabe. “Pertsona bezala babestuko dut, baina instituzio bezala ez”, jakinarazi nuen. Esan nahi dut: nire erreserbek ez dute zerikusirik pertsona bezala denarekin, baizik eta ordezkatzen duen figura instituzionalarekin – aitasantutza absolutua –, mantentzen duen Erdi Aroko eliz eredu klerikal eta maskulinoarekin, eta irakasten jarraitzen […]