Homosexualei: zaretenak izan

Duela gutxi, Espainiar estatuko lesbiana, gai, transexual eta bisexualen urteroko batzarrean Chipionan (Cadiz) hitzalditxo bat ematera gonbidatu ninduten.

Han esana esan nahi nizueke azpeitiar gai, lesbiana, transexual eta bisexual guztioi, banaka. Asko edo gutxi edo zenbat, ez dio batere axola, baina fidagarrienak iruditzen zaizkidan estatistika orokorren arabera, 800en bat izango zinatekete Azpeitian. Eta bakoitzak historia mingarri krudela berekin, irriz eta destainaz josia.

Barkatu milaka urtetan zehar gizarte gehienetan (Atenas, Pertsia edo Iran, Ekialde Hurbil helenistikoa, Japonia feudala… ditugu salbuespen aipagarrienak) pairatu duzuen umiliazioagatik.

[Basque] Barkatu erakunde erlijioso gehienek jaurti dizueten gaitzespenagatik. Indiako erlijioek, halere, eta esate baterako, inolako arazorik gabe onartu zintuzteten, harik eta kolonizatzaile britainiar kristauak iritsi ziren arte. Duela urte batzuk, Dalai Lamak irakatsi zuen homosexualitatea naturaren aurkakoa zela, baina handik laster bere burua zuzendu eta esan zuen harremanaren giza kalitatea dela axola duen bakarra.

Barkatu, bereziki, Eliza katolikoak, eta XIV. mendetik aurrera batik bat, erantsi dizuen gurutze latzarengatik. Ziur nago, ordea, Nazareteko Jesusek bedeinkatuko zintuzketela, eta zuen maitasun-harremanak Maitasunaren edo Biziaren edo Jainkoaren sakramentu bezala bedeinkatuko lituzkeela.
Desberdinak izatea beste errurik eta “gaitzik” ez duzue. Gurea da arazoa, ez zuena. Eta gure justifikazio guztiak justifika ezinak dira. Eta denetan justifika ezinenezkoena “Jainkoaren borondatea” edo duela bi mila urte idatzitako Biblia aipatzea ezinezkoenak. Aitorpena zor dizuegu, ez “errukia”.
Maita ezazue zaretena, zeuen izaera. Bizi zaitezte zaretenarekin bakean, gure gizarteak, kulturak, erlijioak, eragin dizkizuen zauriak sendaturik. Izan zaitezte zaretena.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply