Posts

Zertan da gaur Xalbadorren “Jainkoa”?

43 urte dira –zein gutxi eta zenbat!– Urepeleko artzain bardoa, Xalbador maite eta miretsia, hil zela. Jakintza txiki eta jakituria handiko gizona, berezko adimen argiaren eta zentzumen zolien eskolan oparo ikasia, mendiko bakardade isilean bezainbat tabernako lagunartean hezia, barne-iturriaren emanari adi beti. 43 urte hil zela eta ia 100 urte jaio zela. Urte asko, aldaketa […]

EUSKAL KULTURA ETA ERLIJIOA GAUR

1. Euskal kulturaren eta erlijioaren sustraietara Aurreko hitzaldian esan denez, kulturaren osagai nagusi dira erlijio-adierazpenak: ipuinak eta mitoak, sineskizunak eta ospakizunak, errituak eta jaiak, aginduak eta debekuak, egutegiak eta tenpluak, dantzak eta kantak, jainkoak eta heroiak… Eta, aldi berean, erlijio-adierazpen guztiak kulturalki baldintzatuak dira goitik behera, kulturari lotuak daude ezinbestean. Hala gertatu da, ezin izan […]

BERE ANTZ ETA IRUDIRA EGIN GINTUEN

1. Irudi gabearen irudiko “Norenak dira irudi hau eta idazkuna?”, galdetu zuen Jesusek, zergatarako denario bat erakutsi zioten batean (Mateo 22,20). “Noren antza du?”, galdetu ohi dugu haurtxoaren aurrean, jaio orduko. “Norena da irudi hau?”, galde genezake edozein aurpegiren aurrean. Eta “norena da idazkun hau”, gizaki orok –baita Kainek ere– kopetan grabatua daraman idazkuna? “Jainkoak […]

GAURKO 40 EUSKAL IDAZLE JAINKOAZ MINTZO

    SARRERA 2007an, Jainkoari buruzko liburu bana argitaratu zuten Elkar eta Alberdania argitaletxeek: 1) Joxe Arregi – Edorta Jimenez, Jainkorik bai ala ez? Erlijioari buruz eztabaidan (Elkar); 2) Joxe Arregi, Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak (Alberdania) [Liburua osorik hemen: https://www.alberdania.net/eu/libro/jainkoaz-galdezka/]. Edorta Jimenezek eta biok, grabagailu baten aurrean bi egunez Arantzazun bata, Bermeoko frantziskotarrenean […]

JAINKOARI ESKE OTOITZ?

Jainkoari eskatzeak zentzurik ba ote du? Galdera hutsak min eman diezaioke zenbaiti, eta barkamena eskatzen diot aurrez. Orrialdetxo hauen hasiera-hasieratik esan nahi diot: otoitzean sinestean dut, guztiz beharrezko deritzat otoitzari, otoitzik gabe ez dago federik, eta areago esango nuke, otoitzik gabe ez dago bizirik. Bizia bera otoitza da hondorik hondoenean. Otoitzaren gisan ari da isurtzen […]

JAINKOA SINESGARRIAGO IZAN DADIN

Sinesten dut Jainkoarengan, baina bihotzari eta adimenari sinesgarri zaien “Jainkoarengan” bakarrik sinets dezaket. Sinesten dut on dela Jainkoarengan sinestea, baina ongi sinesten bada. Hau da, sinesmenak irekiago eta apalago, libreago eta lagunago egiten banau. Sinesten dut Jainkoa on hutsa dela, on guztia, eta hobeak eta zoriontsuagoak egiten gaituela. Bestela, ez da Jainkoa, eta ez da […]

Jainkoa berri on

(Iñaki Beristainekin batera)Idatz, Donostia 2000