Posts

Jainkoari otoitz eta Jainkoak otoitz. Hans Küngen liburu bat dela eta

Hans Küngen liburutxo bat (La oración y el problema de Dios) www.atrio.org atarian, “Ez-teismoa eta Jainkoarengan fedea” eztabaidaren barruan, argitaratu izanak aukera eskaintzen dit hura berriro irakurtzeko eta hari buruzko zenbait hausnarketa proposatzeko. 30 urte dira teologo eta idazle suitzar argiak, bere pentsamenduaren heldutasun betean, 100 orrialde eskaseko testu hau argitaratu zuela. Zenbat aldatu den […]

“Sophia Perennis”: betiereko jakituria

Sophia Perennis, “betiereko jakituria”, ez da erlijio bat. Gure benetako izatearen esperientziarako sarbidea oparitzen digun planoa da. Erlijio guztien esentzia da, erlijio guztiak datozen eta konfesio guztiak doazen errealitatearen esperientzia. Sophia Perennis erlijio guztien oinarri den salbazio-mezuaren aitorpena da. Izatearen jatorrizko hondoaren esperientzia da, eboluzio arrazional atzemanezin honetan gauzatzen den izatearen, forma eta egitura guztiak […]

José María Castillo teologoari

José María Castillo, adiskide miretsia: Apirilaren 24an, RELIGION DIGITALeko zure blogean artikulu bat argitaratu zenuen, non Después de Dios. Otro modelo es posible * (Jainkoaren ondoren. Beste eredu bat posible) gure liburua aipatzen baituzu, Roger Lenaers-ena bezala aipatu ere (deskuidu hutsa, noski). Bertan, desegokiak iruditzen zaizkidan zenbait adierazpen isurtzen dituzu, eta horiek komentatu nahi nituzke […]

Otoitza

Otoitz degizudanean, iritsi gabe hurbiltzen natzaizu. Iturriranzko bulkada bezala da otoitza izaki guztiengan. Eske ari naizen artean, erbesteratu egiten naiz ematen zaidanean Dagoenagandik eta bereizi egiten naiz bizi dudanean ematen Denagandik. Badakizu, jakin, Itsasoa izango zarela –bazara–, baina Hura zeurekiko Bestea bezala ikustea nahi duzu orain. Hura begiratu eta Hark begiratua izatea eta poliki-poliki Haren […]

Jainkoarengan sinestea aukeratzen dut

Ez dut froga zientifikorik Jainkoa existitzen denik, ezta heriotzaren ondoren zer izan daitekeen ere. 80ko hamarkadako uretan arraunean jada, zalantzaz josia dut fedea. Borborka ditut galderak boteretsuen krudeltasun estrukturalen, errugabeen sufrimenduaren, jendearen miserien, hondamendi naturalen aurrean… Non da Jainkoa? Zergatik ez du ezer egiten? Zergatik bizi da zenbait gaizkile hain ondo eta hainbeste jende on […]

“Jainkoa”: unibertsoaren sormen harrigarria

Jainkoa da sortu dugun sinbolorik boteretsuena. Baina Jainko hitza erabili behar ote dugu? Gurea da aukera. Nirea baiezko zuhurra da. Jainkoak ezagutzen dugun unibertso bakarraren, gurearen, sormen zabal eta etengabea adieraztea nahi dut. Zer irabazten dugu Jainko hitzaren erabilerarekin? Asko, nik uste, hitzak harridura eta erreberentzia baitakartza. Harridura eta erreberentzia hori, ez antzinako nire israeldar […]

Jainkoa

Jainkoa, animatzen gaituen energia bera da. Jainkoa, gidatzen gaituen eta garamatzan Espiritua da. Jainkoa, Bizira deitzen gaituen barne-ahotsa da. Jainkoa, indibidualki eta kolektiboki gugan osotasuna iritsi nahi duen errealitatea da. Jainkoa Bizia da, ez gure gutiziak asetzeko litxarreriak saltzen dituen makina. Jainkoa Biziaren amaiera da, Biziaren esentzia, Biziaren etorrera. (Joan Chittister)

Maitasuna erlijio bakar

Zer egin dezaket, oi musulmanok, ez baitakit nor naizen?Ez naiz kristaua, ez judua, ez magoa, ez musulmana.Ez naiz Ekialdekoa, ez Mendebaldekoa, ez lurrekoa, ez itsasokoa.Ez naiz naturakoa, ez zeru birakarietakoa.Ez naiz lurrezkoa, ez urezkoa, ez airezkoa, ez suzkoa.Ez naiz ortzikoa, ez hautsetakoa, ez existentziazkoa, ez izatezkoa.Ez naiz Indiako, ez Txinakoa, ez Bulgariakoa, ez Greziakoa.Ez naiz […]

Zer sinesten dudan…

  Sinesten dut Jainko-Isiltasuna, presentzia misteriotsua…zugan, nigan, gugan eta mugagabean.Maitasunean bakarrik da ahalguztidun.Maitasuna da, Bizia da, Arnasa da…Nazareteko Jesus dut ezagutzen,eguna zabaldu zain argi.Galilean jaio zen, emakume gazte-gazte batengandik.Bere erlijioa sakrifizio odoltsu eta astunetatiketa apaizen harrokeriatik askatzeko altxatu zen.Herriai irakatsi zion, herria sendatu, herria maitatu…Profeten ildotik, Jainkoaren Erreinua gure artean dela iragarri zuen:abegia, errukia, gozamena […]

Neure gailurretik jaitsi

“Neure gailurretik neure erdigunera jaitsi. Seinalerik eza hutsa beste seinalerik gabeko lekua; goiz-albaren jario hasiberria, non eguzkia atzetik zabaltzen den, ez nagoen hartatik. Lekurik gabeko lekua, airearen mugetan, non jainkoak hizkuntzarik gabeko hizkuntza hitz egiten ikasi baitzuen, bi lerroren artean idatzitako poema”. (Rafael Redondo, El milagro de vivir despierto)