Posts

Nik ez dut dualista izan nahi

Carlos F. Barberak oraindik ATRIO atarian (www.atrio.org) orain argitaratu duen artikuluak (“Yo quiero ser dualista”) harridura sortu dit eta zenbait gogoeta piztu, eta horiexek sinpleki eta lasai adieraztera nator. 1. Lehen harridura izenburuak berak dakarkit. Sumatzen dut ezen “Jainkoren eta munduaren” arteko dualtasuna nahi duela funtsean aitortu, edo “Jainkoaren eta giza pertsonaren” arteko harreman duala […]

JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12. Mila esker, John Shelby Spong anaia, zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik! Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia […]

ZER ATEISMO ETA ZER JAINKO? Albert Chillon eta Jesus Martínez Gordoren arteko eztabaidaz

Jesus adiskidea, hona hemen beste pare bat ohar berri (edo zahar, baina nolanahi ere adiskidetsu), zure kontrarreplikak iradokitzen dizkidanak: Diozu, zure solaskidea, Albert Chillon, “Esanezinaren” edo “Misterio fundatzailearen” existitentzia onartzen ez duten horietako ateo gogorra zelako egin zenuela halako planteamendua. Hala balitz, deismoaren eta teismoaren zure defentsa kaltegarria izango litzatekeela deritzot; izan ere, Jainko hitzaren […]

EZ DEISMO FILOSOFIKOA EZ TEISMO “JESU-KRISTAUA”. Jesús Martínez Gordoren orrialde batzuei buruz zenbait oharpen

Bihoaz gogoeta hauek Jesús Martínez Gordo irakasle bikain eta sutsuari, Gasteizko Teologia Fakultateko garai on haietan irakaskide estimatua izan nuenari, diodan aintzatespen eta begikotasunarekin batera. VIDA NUEVAn eta gero ATRIOn (www.atrio.org) argitaratu berri duen kaierari buruzko oharpenak dira. Ohar soil batzuk, testuak –autorearen ohiko indarrez jantziak– sortzen didan zenbait zalantza eta galderaren adierazgarri. Ez dute […]

Hamar zertzelada teologiko teismotik harago

Bati baino gehiagori, “Jainkoa eta gero” izenburuak egonezin sakona eragin diezaioke, edo egonezina baino gehiago. Baina errepara diezaiogun azpitituluari: “Bestelako eredua posible da”. Izenburuak, beraz, “Jainko eredua” adierazten du. Ez Jainkoa Errealitate fundatzaile gisa, baizik eta “Jainkoa” interpretazio-eredu edo modelo gisa, errealitatea ulertzeko marko teoriko gisa. Modeloak ez dira modak bezala aldatzen, uda batetik bestera. […]

Jainkoari otoitz eta Jainkoak otoitz. Hans Küngen liburu bat dela eta

Hans Küngen liburutxo bat (La oración y el problema de Dios) www.atrio.org atarian, “Ez-teismoa eta Jainkoarengan fedea” eztabaidaren barruan, argitaratu izanak aukera eskaintzen dit hura berriro irakurtzeko eta hari buruzko zenbait hausnarketa proposatzeko. 30 urte dira teologo eta idazle suitzar argiak, bere pentsamenduaren heldutasun betean, 100 orrialde eskaseko testu hau argitaratu zuela. Zenbat aldatu den […]

“Sophia Perennis”: betiereko jakituria

Sophia Perennis, “betiereko jakituria”, ez da erlijio bat. Gure benetako izatearen esperientziarako sarbidea oparitzen digun planoa da. Erlijio guztien esentzia da, erlijio guztiak datozen eta konfesio guztiak doazen errealitatearen esperientzia. Sophia Perennis erlijio guztien oinarri den salbazio-mezuaren aitorpena da. Izatearen jatorrizko hondoaren esperientzia da, eboluzio arrazional atzemanezin honetan gauzatzen den izatearen, forma eta egitura guztiak […]

José María Castillo teologoari

José María Castillo, adiskide miretsia: Apirilaren 24an, RELIGION DIGITALeko zure blogean artikulu bat argitaratu zenuen, non Después de Dios. Otro modelo es posible * (Jainkoaren ondoren. Beste eredu bat posible) gure liburua aipatzen baituzu, Roger Lenaers-ena bezala aipatu ere (deskuidu hutsa, noski). Bertan, desegokiak iruditzen zaizkidan zenbait adierazpen isurtzen dituzu, eta horiek komentatu nahi nituzke […]

Otoitza

Otoitz degizudanean, iritsi gabe hurbiltzen natzaizu. Iturriranzko bulkada bezala da otoitza izaki guztiengan. Eske ari naizen artean, erbesteratu egiten naiz ematen zaidanean Dagoenagandik eta bereizi egiten naiz bizi dudanean ematen Denagandik. Badakizu, jakin, Itsasoa izango zarela –bazara–, baina Hura zeurekiko Bestea bezala ikustea nahi duzu orain. Hura begiratu eta Hark begiratua izatea eta poliki-poliki Haren […]

Jainkoarengan sinestea aukeratzen dut

Ez dut froga zientifikorik Jainkoa existitzen denik, ezta heriotzaren ondoren zer izan daitekeen ere. 80ko hamarkadako uretan arraunean jada, zalantzaz josia dut fedea. Borborka ditut galderak boteretsuen krudeltasun estrukturalen, errugabeen sufrimenduaren, jendearen miserien, hondamendi naturalen aurrean… Non da Jainkoa? Zergatik ez du ezer egiten? Zergatik bizi da zenbait gaizkile hain ondo eta hainbeste jende on […]