Askatasunerako

Askatasunerako naiz, odoletan, borrokan, bizirik.
Askatasunerako dizkiet begiak eta eskuak
zirujauei ematen,
zuhaitzak bezala, eskuzabal eta gatibu.
Askatasunerako ditut bularrean
harea-pikorrak baino ugariago bihotzak sumatzen: aparra darit
zainetatik
eta sartzen naiz ospitaleetan, eta sartzen
kotoietan
zitorietan bezala.

Zeren, egunsentian begi-zuloak hutsik
agertuko diren hartan,
etorkizuna begiratzeko bi harri ezarriko baititu askatasunak,
eta beso berriak eta hanka
berriak hazaraziko
ebakitako haragian.

Udazkenik gabeko izerdi-hegalekin kimuberrituko dira
zauri bakoitzean galtzen dudan
gorputzeko erlikiak,
zeren kimuberritzen naizen
zuhaitz moztua bezala bainaiz.
Bizirik kimuberritzen naiz beti eta kimuberrituko.

(Miguel Hernández, 1910-1942)