Argiaren Atarian
  • Facebook
  • Hasiera
  • Zirrintak
  • Argibideak
  • Artikuluak
  • Liburuak
    • Hitzaurreak
    • Sarrerak
    • Kolaborazioak
    • Liburuak
  • Argidunak
  • Hitzaldiak
    • Audioak
    • Bideoak
  • Neure buruaz bi hitz
  • Harremanetarako
  • Bilatu
  • Menu Menu

GOGOETA ARGIBIDE

Argizko nahiz soinuzko uhinak, gorputz batekin topo egitean, islatzen den eta norabide berria bilatzen duen bezala, gogamena ere,
2. edozein ideia, egoera, arazoren aurrean, argibide bila abiatzen da bere baitan sartuz eta bere baitatik ateraz.

Egiak askatuko gaitu

21/02/2022/ Argibideak /by José Arregi

Espainiar Estatuko erakunde katolikoen barruan adingabeei egindako sexu-abusuez ari naiz. Ez dira ez 4 ez 33 Euskadin, ez 58 Nafarroan, ez 1246 Estatuan. Askoz gehiago dira, erruz gehiago, jakiten direnean ikusiko denez. Eta jakin beharrekoak dira. Zaila da pentsatzea ikastetxeetako zuzendariek, kongregazio erlijiosoetako nagusiek edo elizbarruti bakoitzeko gotzainek gertakarien berri ez zekitenik. Logikoa da, beraz, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-02-21 08:57:052022-02-21 08:57:05Egiak askatuko gaitu

Pello Zabala bidaideari

14/02/2022/ Argibideak, Argidunak /by José Arregi

Pello lagun on: har iezadak omenalditxo hau, apala bezain zinezkoa. Eta ezinezkoa nolabait, askok ospatu baititiztek nik ahalko nukeen baino hobeto –bejondeiela guztiei! – hire dohainak eta lorpenak. Neure egiten ditiat pozik ospaketa guztiok. Lerrotxo hauetan, beraz, ez haut omenduko hainbat dohain miresgarriz jantzia hintzelako; ez hitzaren grazia huelako ezpainetan eta luman; ez haizearen, euriaren, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-02-14 10:19:532022-02-15 18:21:46Pello Zabala bidaideari

Kongregazio erlijiosoen amaiera eta haien ondasunen etorkizuna

04/02/2022/ Argibideak /by José Arregi

Frantziskotarrak eta klaratarrak, beneditarrak, mesedetakoak, Ignazio Loiolakoak inspiratutako Jesusen lagunak, karmeldarrak, pasiotarrak, maristak… amaierarik gabeko zerrenda. Inor gabeak eta ezer gabeak sorosteko, laguntzeko, hezteko, sendatzeko, zaintzeko jaio ziren. Edo biziera kontenplatiboari emateko, otoitz eta lan, sakon biziz, hots, guztiarekin komunio sakonean. Emakume eta gizon horiek, mendeetan zehar, beren onena eman diote herriari, entrega eta doakotasun […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-02-04 14:00:552022-02-04 14:00:55Kongregazio erlijiosoen amaiera eta haien ondasunen etorkizuna

Hitzaurrea

22/01/2022/ Argibideak, Hitzaurreak, Liburuak /by José Arregi

Irakurle adiskidea: aurkezten dizkizudan orrialdeok espiritualtasunari buruzko gogoeta doi, dokumentatu eta gaur-gaurkoak baino ere askoz gehiago dira. Bizitza oso baten testigantza gogoetatsua dira. Testigu baten hitz egiazkoak. Bizi-arnasa darie. Bere bizitza osoa bultzatu duen espiritua islatzen digu hizkera gogoetatsuz Felix Placer-ek, 84 urterekin argitsu eta kementsu ageri den gizon libre bezain entregatuak: bere etengabeko bilaketa, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-01-22 17:05:232022-01-23 08:41:05Hitzaurrea

Belengo artzainak bakerako bidean

07/01/2022/ Argibideak /by José Arregi

Eguberrietako jai-zikloaren amaieran, Lukasen ebanjelioak Belengo artzainei buruz eskaintzen digun kontakizunera itzuli nahi nuke. Bakea bilatzen, aurkitzen eta eraikitzen duten artzainei begiratuz, geure burua ikus genezake. Eta hobeto begiratzeko, oraindik esan beharrik balego, diogun berriro: Jesusen jaiotzari buruzko kontakizun ebanjelikoak –egia esan, pasarte ebanjeliko guztiak, kanoniko nahiz apokrifo– midrashim-ak dira funtsean. Hau da: Bibliako pertsonaia […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-01-07 14:52:392022-01-07 14:52:39Belengo artzainak bakerako bidean

Webb-etik Belen eta alderantziz

26/12/2021/ Argibideak /by José Arregi

Gaur, Eguberri, teleskopio erraldoi bat botako dute espaziora, gure unibertsoko argiaren sorrera ikus dezakeena. Argiaren sorrera! James Webb du izena, eta hilabete barru iritsiko da bere posizio operatibora, ilargiaren atzean, Lurretik milioi eta erdi kilometrora, ilargia baino lau aldiz urrutiago. Handik, bere kristalino harrigarriak –6,5 metroko diametrokoa, berilioz egina eta urrez estalia, Hubble baino ehun […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-12-26 20:37:542021-12-26 20:37:54Webb-etik Belen eta alderantziz

Teologia ez-teistarako zenbait apunte

13/12/2021/ Argibideak /by José Arregi

Ez-teismoak –edo “posteismoa”, “transteismoa“… edo nola esan?– ez du esan nahi Jainkoa ukatzea, baizik eta Izaki Goren baten irudia ukatzea, beste subjektuen artean subjektu izango litzatekeen eta mundua, kausa estrintseko gisa bertan esku hartuz, zuzenduko lukeen “Jaun Goikoa” ukatzea. Jainkoaren irudi guztiak kulturaren eta kosmobisioaren araberakoak dira. Giza eraikuntza baliotsu bezain pobreak, partzialak eta behin-behinekoak […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-12-13 18:54:592021-12-13 18:54:59Teologia ez-teistarako zenbait apunte

Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

03/12/2021/ Argibideak /by José Arregi

Israelgo profetek noizbaiterako iragarria zuten bakea: garai mesianikoetarako, Daviden ondorengo errege Mesias, “Bakearen Printzea” (Is 9,5), iritsiko zenerako. Orduan “ezpatak golde bihurtuko dituzte, eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan” (Is 2,4-5). Orduan “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-12-03 08:43:092021-12-03 09:04:08Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

Bakera bidean bidari

23/11/2021/ Argibideak /by José Arregi

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-11-23 14:22:212021-11-23 14:22:21Bakera bidean bidari

Enpatia

05/11/2021/ Argibideak, Kolaborazioak /by José Arregi

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-11-05 10:14:302021-11-05 10:14:30Enpatia
Page 7 of 16«‹56789›»
Joxe Arregi

Pozgarri zait, zoriak –zergatia ez dugula ezagutzen esateko modu bat– gure bideek hemen, orain, bat egitea nahi izana.

Egia esan, elkarrekin goaz bidean betidanik, elkarrekin gabiltza itzalen artean argiaren bila, elkarrekin dihardugu sortzen gizateria justu eta zoriontsuagoa, izaki guztien senidetasunean.

Eskerrik asko!

Nirekin etorri nahi baduzu, atsegin izango dut.

Bake eta on.

Artxibategia

Bilatu

Kategoriak

GAIAK

Arantzazu Argia Askatasuna Bakea Bizia Bizitza Eguberri Eliza Eliza gaur Elkarrizketa Erlijioa Erlijioa eta euskal kultura Erlijioaz haragoko espiritualtasuna Erlijioen elkarrizketa Esperantza Espiritua Espiritualtasuna Ez-dualtasuna Fedea Frantzisko aita santua Gaza Hemen Heriotza Homo Sapiens Israël Itxaropena Jainkoa Jesus Justizia Justizia eta bakea Klerikalismoa Kristautasuna gaur Kultura Laikotasuna Mundua Nazareteko Jesus Otoitza Palestina Pobreak Politika Sinodoa Sufrimendua Teismoa Transteismoa Uztarria

Azkena argitaratuen buletinera harpidetzeko

Harpidetu

* derrigorrezkoa da
Hizkuntza

Umbrales de Luz-eko azken argitalpenak jaso nahi ditut:

Edonoiz dezakezu harpidetza kentzeko gure mezuetan dauden beheko estekak sakatuz. Gure pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiagorako, bisitatu gure webgunea.

Mailchimp erabiltzen dugu marketin plataforma gisa. Harpidetzeko botoian klik eginez, zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela onartzen duzu. Gehiago jakin Mailchimp-en pribatutasun praktikei buruz.

Intuit Mailchimp

© Copyright - Umbrales de Luz
  • Facebook
Scroll to top
Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu zure esperientzia hobetu ahal izateko.