Argiaren Atarian
  • Facebook
  • Hasiera
  • Zirrintak
  • Argibideak
  • Artikuluak
  • Liburuak
    • Hitzaurreak
    • Sarrerak
    • Kolaborazioak
    • Liburuak
  • Argidunak
  • Hitzaldiak
    • Audioak
    • Bideoak
  • Neure buruaz bi hitz
  • Harremanetarako
  • Bilatu
  • Menu Menu

GOGOETA ARGIBIDE

Argizko nahiz soinuzko uhinak, gorputz batekin topo egitean, islatzen den eta norabide berria bilatzen duen bezala, gogamena ere,
2. edozein ideia, egoera, arazoren aurrean, argibide bila abiatzen da bere baitan sartuz eta bere baitatik ateraz.

Bakardade zaurtzailea, bakardade sendatzailea

19/04/2023/ Argibideak, Hitzaldiak /by José Arregi

[“Nafarroako liburutegian” (Iruñea) emandako hitzaldia, 2023ko martxoaren 27an; https://www.youtube.com/watch?v=U-pYHo5j3NE&t=614s ] Espiritualtasuna eta sufrimendua ziklo honen antolatzaileek bakardadeari eta sufrimenduari buruz hitz egitea proposatu zidatenean, terminoen anbiguotasunari erreparatu nion lehenengo –askotan gertatzen zaidan bezala–, kasu honetan bakardadea terminoaren anbiguotasunari, eta berau argitu beharrean. Hortik hasiko naiz. Bada bakardade bat herio-zauriz zauritzen gaituena. Vae soli! (Errukarria bakarrik […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-04-19 11:37:282023-04-19 11:40:45Bakardade zaurtzailea, bakardade sendatzailea

Jesusen Pazkoa eta Pazko unibertsala

08/04/2023/ Argibideak /by José Arregi

Pazkoa dugu berriro. Jesus profeta gurutziltzatuaren, kristauontzat gurutziltzatu guztien itxaropenaren irudi paregabea denaren Pazkoa. Udaberriko lehen ilargi beteko Pazkoa da, hainbat eta hainbat kulturak milaka urtez gure aro kristaua baino lehenagotik ospatu izan dutena: txinatarrek, indiarrek, sumertarrek, babiloniarrek eta hebrearrek, eta erdialdeko Amerikako maia-herriek, zeinek, beren lurrari horrela deitu baino milaka urte lehenago jada, ilargiaren […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-04-08 21:40:222023-04-08 21:40:22Jesusen Pazkoa eta Pazko unibertsala

Hurkotasunezko barnetasunean hezi

21/03/2023/ Argibideak, Hitzaurreak /by José Arregi

(Txemi Santamariaren Isiltasunean jolaska-ri Hitzaurrea) “Lasaitasun eta bakerako hezten ote dugu?”. Horra liburu labur bezain mardul honen abiapuntuko hitzak, galde-ikur beltzaz buruturik eta espazio huts zurian bildurik. Galdeikurraren hutsarte zurian kakoturik, zintzilik kokaturik, geratzen da irakurlea ere, hustasun zuri isilari adi. Eta bare. Horra garamatzate Txemi Santamaria adiskidearen orrialdeok. Teologoa, psikologoa eta psikoterapeuta dugu. Azken […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-03-21 12:09:262023-03-21 12:09:26Hurkotasunezko barnetasunean hezi

Udaberria oraindik iristeko

02/03/2023/ Argibideak /by José Arregi

Frantzisko aita santuaren 10 urteko balantzea 2013ko azaroan, aukeratu eta 8 hilabetera, Frantzisko aita santuak bere dokumentu handietako lehena argitaratu zuen, berak idatzitako edo sinatutako testurik onena niretzat: Evangelii Gaudium Exortazio Apostolikoa. Pregoi programatikoa bezala izan zen. Udaberriko pregoia bezala. Lukasen kontakizun ebanjelikoak, Nazareteko sinagogan, bere misio profetikoaren inaugurazio-eszenan hartan, Jesusen ahotan jartzen dituen hitz […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-03-02 18:41:122023-03-03 12:28:44Udaberria oraindik iristeko

Zenbat urteko kartzela sexu-erasotzaileentzat?

13/02/2023/ Argibideak /by José Arregi

2022ko urrian sartu zen indarrean espainiar Estatuan “Sexu Askatasuna Bermatzeko Lege Organikoa”,“Bai solik da bai legea“ bezala ezagunagoa. Bertan, baimenik gabeko sexu-ekintza oro sexu-eraso delitutzat hartzen da, abusu hutsaren figura ezabatuz. Legeak emakumearen aurka emakume izateagatik egindako indarkeria guztiak hartzen ditu gogoan. Biktimak, bereziki emakumeak, babesteko neurriak indartzen ditu, eta haurrentzako babes-neurri bereziak ezartzen dira. […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-02-13 08:19:052023-02-13 14:50:29Zenbat urteko kartzela sexu-erasotzaileentzat?

Jainkoa unibertsoaren sormen gisa

27/01/2023/ Argibideak /by José Arregi

Merezi al du oraindik “Jainkoaz” hitz egitea? Egia esan, ez dakit, baina, zalantza eta guzti, jende askorentzat –baita neuretzat ere– unibertsoko Misterio esanezinik sakonena eta onena esateko modu ona da oraindik, eta justiziaren eta bakearen inspirazio-iturri hainbeste behar duen mundu honetan. Latinezko Deus hitza bera (hortik Dios, Dieu, Dio), deiw (“argi”) erro indoeuroparretik eratorria, metafora […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-01-27 12:36:422023-01-27 12:36:42Jainkoa unibertsoaren sormen gisa

Marko Rupnik eta Faus-en gutuna

05/01/2023/ Argibideak /by José Arregi

José Ignacio González Faus teologo jesuitak Marko Rupnik anaia jesuitari berriki idatzitako gutunak barru-barruan desengainatu nau. Jakina denez, Rupnik, artista ezagun eta gidari espirituala, sexu-erasoengatik kanonikoki auzipetua eta kondenatua izan da. Hasteko, hiztegiari dagokion ohar bat edo beste. “Sexu-erasoak” esan dut, ez “abusuak”, kasu honi buruzko dokumentu eta eliz adierazpen guztietan irakur daitekeen bezala. González […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2023-01-05 13:02:392023-01-05 13:02:39Marko Rupnik eta Faus-en gutuna

Eguberri kristauak eta Eguberri unibertsalak

24/12/2022/ Argibideak /by José Arregi

Baliteke Gabonak ez izatea hain gogoko, are gogaikarri izatea, kale argiztatuak, propaganda kontsumista, Gabon-kanta errepikatuak, familia-bilkura deserosoak, opari behartuak eta abarrak medio. Hala ere, baldin eta bere erabilera komertzialetik, geure irrika engainagarrietatik, nahiz liturgia txepeletik, hitz hutsaletatik eta dogma zaharkituetatik libratzera iritsiko bagina, baldin eta begiak ireki eta bere sakontasun unibertsalean begiratuko bagenitu, Gabonek edo […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-12-24 11:13:302022-12-24 11:13:30Eguberri kristauak eta Eguberri unibertsalak

8.000 milioi biztanle

24/11/2022/ Argibideak /by José Arregi

Homo Sapiens, oraindik oso berria den espezie honetako kideok 8.000 milioi biztanleko muga gainditu dugu lehen aldiz Lurraren historian, suz, urez eta biziz idatzia den historian.  Ez zait mugarri loriatsua iruditzen, alarma-seinale kezkagarria baizik. Ez dugu ezer ospatzeko, eta bai, ordea, asko hausnartzeko arlo guztietan. Datu horrek erronka etiko, ekologiko, filosofiko eta erlijioso larri eta […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-11-24 09:47:172022-11-24 09:47:178.000 milioi biztanle

Zer izango naiz hil ondoren?

08/11/2022/ Argibideak /by José Arregi

Ez zaigu gustatzen heriotzaz hitz egitea, gure eguneroko bizitzaren parte delarik, izan. Ez zaigu gustatzen heriotzari buruz hitz egitea, baina – edo, agian, zeren – heriotzak min ematen digu oraindik. Eta besteren heriotzak ematen digu minik handiena, uzten dituen bakardade abailduarekin eta hutsunearen tristurarekin, geratzen diren oroitzapen mingarriekin eta dolu itxi gabeekin, eta gertukoenen artean […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2022-11-08 13:09:452022-11-08 16:57:57Zer izango naiz hil ondoren?
Page 5 of 16«‹34567›»
Joxe Arregi

Pozgarri zait, zoriak –zergatia ez dugula ezagutzen esateko modu bat– gure bideek hemen, orain, bat egitea nahi izana.

Egia esan, elkarrekin goaz bidean betidanik, elkarrekin gabiltza itzalen artean argiaren bila, elkarrekin dihardugu sortzen gizateria justu eta zoriontsuagoa, izaki guztien senidetasunean.

Eskerrik asko!

Nirekin etorri nahi baduzu, atsegin izango dut.

Bake eta on.

Artxibategia

Bilatu

Kategoriak

GAIAK

Arantzazu Argia Askatasuna Bakea Bizia Bizitza Eguberri Eliza Eliza gaur Elkarrizketa Erlijioa Erlijioa eta euskal kultura Erlijioaz haragoko espiritualtasuna Erlijioen elkarrizketa Esperantza Espiritua Espiritualtasuna Ez-dualtasuna Fedea Frantzisko aita santua Gaza Hemen Heriotza Homo Sapiens Israël Itxaropena Jainkoa Jesus Justizia Justizia eta bakea Klerikalismoa Kristautasuna gaur Kultura Laikotasuna Mundua Nazareteko Jesus Otoitza Palestina Pobreak Politika Sinodoa Sufrimendua Teismoa Transteismoa Uztarria

Azkena argitaratuen buletinera harpidetzeko

Harpidetu

* derrigorrezkoa da
Hizkuntza

Umbrales de Luz-eko azken argitalpenak jaso nahi ditut:

Edonoiz dezakezu harpidetza kentzeko gure mezuetan dauden beheko estekak sakatuz. Gure pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiagorako, bisitatu gure webgunea.

Mailchimp erabiltzen dugu marketin plataforma gisa. Harpidetzeko botoian klik eginez, zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela onartzen duzu. Gehiago jakin Mailchimp-en pribatutasun praktikei buruz.

Intuit Mailchimp

© Copyright - Umbrales de Luz
  • Facebook
Scroll to top
Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu zure esperientzia hobetu ahal izateko.