Entries by

Ahaztu ez ditugun senide eta lagunentzako keinua eta irribarrea…

Natibitate! Ez Markosek ez Joanek ez zuten Jesusen jaiotza imajinatu nahi izan, baina Mateok eta Lukasek jaiotza baten samurtasuna gogoratu beharra sentitu zuten. “Aberastasunik gabe bizi gaitezke, baina samurtasunik gabe ez”, abestiak dioen bezala. “Osperik gabe bizi gaitezke, baina samurtasunik gabe ez”. Has gaitezen Lukasen artzainekin: Belen inguruan larre gutxi da –Judea ez da Galilea […]

Haragiaren loria

Duela 2.700 urte, Lehen Isaias poeta bikainak idatzi zuen: Haur bat jaio zaigu, seme bat eman. Bizkarrean darama aginpidea, eta bere izena da: Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita Betiereko, Errege bake-emaile (Is 9,5). Handik zazpi mendetara, K.o. 80ko hamarkadan, Lukas izeneko mediku ebanjelista batek, hau ere poeta, kontatu zuen: Artzain batzuk artaldeak zaintzen ari ziren […]

Gertatzeko jaiotzak

“Maria, zeinengandik jaio zen Jesus, Kristo deitua” (Mateo 1,16)

Antzinako gorrotorik gabeko gizateria.
Egiazko diskurtsoak lantzen dituen edozein politika.

Abenduko Antifona Nagusiak

(Bertsio librea. Nor nori ari zaio eske Antifona hauetan? Zu zeu baden ororen Hondoari. Izaki guztiak zuri, zure Hondoari)

Abenduak 17: Oi Jakituria, dena sendo eta gozo eratzen duzuna, zatoz eta erakuts iezaguzu osasun-bidea!

Konpromiso batean elkar besarkatu

Nik ere mundutik ihes egin nahi izan nuen. Zuek eragotzi zenidaten, zeuen eskutitzekin, kalean esandako zeuen hitzekin, zeuen babesgabetasunarekin. Beraz, bizitzako azken hitzen seriotasunez, konpromiso batean elkar besarka dezagula proposatzen dizuet: irten gaitezen espazio irekietara, arriska gaitezen bestearengatik, izan dezagun esperantza, besoak luzatzen dituenarekin, historiaren olatu berri batek altxatuko gaituela. Agian ari da dagoeneko, isil-isilik […]

XABIER LETE gogoratuz

(HEMEN aldizkarian 2004an egindako elkarrizketa) Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena.Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen […]

Berriro Abendu

Abendua dugu berriro, eta berriak bailiran entzuten ditugu Isaiasek duela 2700 urte –bada zerbait– idatzitako profeziak: Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko (Is 2,4). Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik (Is 11,1). Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango, […]

Opariak

Har ezazu irribarre bat,

eta opari iezaiozu sekula eduki ez duenari.

Har ezazu eguzkiaren errainu bat,

eta bidal ezazu hegan gaua errege den lekura.

Aurki ezazu iturri bat,

eta bainaraz ezazu bertan, lokatzetan dabilena.

Har ezazu malko bat

Agur zuri, Abendua!

Berri onaren berri emaile,

agur, zuri, Abendua;

esperantzaren atari zara,

iraupen luzez ondua;

betiraunera begira jartzen

diguzu adimendua

kunplitu zaren hortan baitzara

kunplikizun-agindua.

Emakume bat tratu txarrak jasana

Duela hogeita hamar urte inguru gertatu zen hau, Ganges ibai bazterrean, Benaresen. Emakume batek –hogeita hamar urte bezala eduki zitzakeen berrogeita hamar, horretarainoxe erasana baitzion tuberkulosiak– semetxo bat zeukan besoetan eta bi urte inguruko alaba ondoan. Ez zegoen itxaropenik beretzat. Senar alkoholiko baten biktima izan zen, eta halako batean senarrak abandonatua. Beraz, haren bizitza, edonondik […]