Hans Küng irakaslea
Atzo, pazko asteko asteartea, 2021eko apirilak 6, hil zen Hans Küng, 93 urte zituela. Teologo katolikoa izan da, hau da: fede kristau katolikoa “ulertzen” saiatu da eta gure paradigma moderno, zientifiko eta pluralistan ulergarri bihurtzen. Bokazio zail eta arriskutsu bezain kitzikagarria trantsizio kultural sakoneko garaiotan. Bere azken liburuetako batek (2009) Nik sinesten dudana du izenburu. […]
