Entries by

Opariak

Har ezazu irribarre bat,

eta opari iezaiozu sekula eduki ez duenari.

Har ezazu eguzkiaren errainu bat,

eta bidal ezazu hegan gaua errege den lekura.

Aurki ezazu iturri bat,

eta bainaraz ezazu bertan, lokatzetan dabilena.

Har ezazu malko bat

Agur zuri, Abendua!

Berri onaren berri emaile,

agur, zuri, Abendua;

esperantzaren atari zara,

iraupen luzez ondua;

betiraunera begira jartzen

diguzu adimendua

kunplitu zaren hortan baitzara

kunplikizun-agindua.

Emakume bat tratu txarrak jasana

Duela hogeita hamar urte inguru gertatu zen hau, Ganges ibai bazterrean, Benaresen. Emakume batek –hogeita hamar urte bezala eduki zitzakeen berrogeita hamar, horretarainoxe erasana baitzion tuberkulosiak– semetxo bat zeukan besoetan eta bi urte inguruko alaba ondoan. Ez zegoen itxaropenik beretzat. Senar alkoholiko baten biktima izan zen, eta halako batean senarrak abandonatua. Beraz, haren bizitza, edonondik […]

Zer du Homo Sapiens-ak?

Harrigarria gertatzen zait zientziaren eta haren ondoriozko teknologiaren aurrerapena. Sinestezina da gure Sapiens espeziearen arrakasta kolektiboa, gutxiago sufrituz eta erosoago bizi ahal gaitezen. Ez nuke, inolaz ere, duela 200 urteko bizi-baldintzetara itzuli nahi: txertorik, antibiotikorik eta anestesiarik gabe, bizikletarik, autorik eta trenik gabe, pospolorik eta argi elektrikorik gabe, hozkailurik eta igogailurik gabe, telefonorik eta irratirik […]

Maitasuna erlijio bakar

Zer egin dezaket, oi musulmanok, ez baitakit nor naizen?Ez naiz kristaua, ez judua, ez magoa, ez musulmana.Ez naiz Ekialdekoa, ez Mendebaldekoa, ez lurrekoa, ez itsasokoa.Ez naiz naturakoa, ez zeru birakarietakoa.Ez naiz lurrezkoa, ez urezkoa, ez airezkoa, ez suzkoa.Ez naiz ortzikoa, ez hautsetakoa, ez existentziazkoa, ez izatezkoa.Ez naiz Indiako, ez Txinakoa, ez Bulgariakoa, ez Greziakoa.Ez naiz […]

Bizirako bidea

Printze pandutarrak, etsaiek tronutik egotzi zituztelarik, erbestean zeuden. Gazteena ur bila joan zen. Laku garden batera iritsi zen, baina hurbildu eta edateko makurtzean, ahots bat entzun zuen esaten: – Geldi hor! Nire galderei erantzuten badiezu bakarrik edan ahal izango duzu laku honetako ura. Gazteak ez zion jaramonik egin. Edan eta hil egin zen. Ez zela […]

Abortuarekiko eztabaida: sintoma poloniarra

Urriaren 22an, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen umekiaren malformazioagatiko abortua. Gogora dezadan: 1993an, eta Eliza kontra zela, Estatuak lau kasutan legeztatu zuen abortua: bortxaketa, intzestua, amaren osasunerako arrisku larria eta fetuaren malformazioa. Polonia berriaren sintoma bat zen, Lech Walesaren nazionalismo politiko-erlijiosotik eta Joan Paulo II.aren errestaurazio katoliko-nazionalistatik gero eta urrunago zegoena. Fetuaren malformazioa […]

Gizakia, besterik ez

Lagun balear batek idazten dit: “Beste argi-lekuko handi batek utzi gaitu: on Arturo Lona, pobreen gotzaina. Oraindik gogoan ditut bere galtza bakeroak eta kamiseta zuria, eta egurrezko gurutzea sokatxo batekin lepotik zintzilik. Oinarriko kristau komunitateen topaketa batean ezagutu nuen, eta haren lekukotasunak hainbeste markatu ninduen, non oraindik ere neurekin baitaramat. Argiaren lekuko izan zen oaxakiar […]

Oroitzapenaren litania

Egunsentian eta ilunabarreangogoratzen ditugu. Haize epelean eta neguko hotzeangogoratzen ditugu. Kimuak ernetzean eta udaberria berritzeangogoratzen ditugu. Zeruaren urdinean eta udako beroangogoratzen ditugu. Hostoen xuxurlan eta udazkenaren ederreangogoratzen ditugu. Nekaturik eta indar-premian gaudeneangogoratzen ditugu. Galdurik eta etsita gaudeneangogoratzen ditugu. Pozik gaudenean eta poza banatu nahirikgogoratzen ditugu. Bizi garen artean, zu ere biziko zara,gogoratzen dituguneanguregan baitaude. (Rabbi […]

Bizitza biziko dugu

Bizitza biziko duzu,poliki-poliki eta begiak zabalik,Jainkoak eman dizun bizitzabiziko duzu, zizareekin, hontzarekin, ilargiarekin… Bizitza biziko duzu,den bezala, errealismoz,baina ametsen magian murgildurik,Jainkoaren irriaren mistikak kantatu nahi dizun doinuz. Bizitza biziko duzu,hasiera berri guztien liluraren eskutik,etxeko kriseiluak itzali zaizkizunean erenoizbait etorriko dela egunsentiasinetsi eta otoitzean ardaztuta badiharduzu. Bizitza biziko duzu,eta bidaikideen itzalarekin bat eginikbiziko duzu,urratsek nora eraman […]