KORONABIRUSA DELA ETA, BIBLIA BERRIRAKURRI
Hain zorabiaturik eta kezkati gauzkan –bada zeren– pandemia larri honetan, Bibliak eskain ote diezaguke argibiderik, lasaibiderik, norabiderik? Inguratzen gaituen ziurgabetasunean argibiderik, larritzen gaituen hondamendian lasaibiderik, mehatxatzen gaituen arriskuan irtenbiderik? Bai, noski, eskain diezaguke. Eta gehituko dut: antzinako eta gaurko idazki inspiratu edo “espiritual” guztiek bezala, erlijioso izan nahiz laiko. Umetan txongilarekin uretara joaten ginen iturri […]
