ESPIRITUALTASUNAREN GARAIA, ERLIJIOEZ HARAGO
1. Erlijioan sinetsi ala ez, arnasa behar Erlijioak izan dira milaka urte askotan espiritualtasunaren adierazpide eta euskarri nagusi. Zer diot, ordea, ‘erlijioak’ esatean? Labur esateko: sineskizun, errito eta arauz osaturiko sistema kulturalak. Eta zer diot ‘espiritualtasuna’ esatean? Esanezina da, baina, zerbait esatekotan, diodan hauxe: bizi onaren arnasa eta arnasbidea. Erlijioak izan dira, diot, bizi-arnasaren lehen […]
