Arreta. Arreta. Arreta. Filosofiaren alde ikuspegi espiritual edo mistikotik
“Filosofiaren defentsan” bildu gara, baina utz iezadazue galdera deseroso batekin hasten: “Filosofiak ba ote du defenditu beharrik?”. Tamalgarria deritzot, noski, hezkuntzan filosofiari lekua murriztea, are hezkuntzatik filosofia erabat kentzea. Galera larria litzateke gizartearentzat, gizartea ez baita bizi dirua ematen duenetik bakarrik, ezta “beste zerbaitetarako” balio duenetik bakarrik ere. Baina nago, filosofiaren alde egin nahi dugunean […]
