Posts

Jainkoarengan sinestea aukeratzen dut

Ez dut froga zientifikorik Jainkoa existitzen denik, ezta heriotzaren ondoren zer izan daitekeen ere. 80ko hamarkadako uretan arraunean jada, zalantzaz josia dut fedea. Borborka ditut galderak boteretsuen krudeltasun estrukturalen, errugabeen sufrimenduaren, jendearen miserien, hondamendi naturalen aurrean… Non da Jainkoa? Zergatik ez du ezer egiten? Zergatik bizi da zenbait gaizkile hain ondo eta hainbeste jende on […]

Zer sinesten dudan…

  Sinesten dut Jainko-Isiltasuna, presentzia misteriotsua…zugan, nigan, gugan eta mugagabean.Maitasunean bakarrik da ahalguztidun.Maitasuna da, Bizia da, Arnasa da…Nazareteko Jesus dut ezagutzen,eguna zabaldu zain argi.Galilean jaio zen, emakume gazte-gazte batengandik.Bere erlijioa sakrifizio odoltsu eta astunetatiketa apaizen harrokeriatik askatzeko altxatu zen.Herriai irakatsi zion, herria sendatu, herria maitatu…Profeten ildotik, Jainkoaren Erreinua gure artean dela iragarri zuen:abegia, errukia, gozamena […]

JESUSEN BERRI ONA XXI. MENDERAKO

Gaur Elizak dituen “erronkak” aipatzen ditugu sarri? Hitzak berak deseroso sentiarazten gaitu. Erronkak ditugu, eta ez dakigu nola egin aurre. Erronkak ditugu, eta ez gara gai aurre egiteko. Gaizki eginaren edo ezinaren edo ezjakinaren sentipenak harturik gaude, olatu erraldoi batek bezala. Lehenengo esan nahi nizueke: kontuz kontzientzia txar horrekin, ez digu ezertan laguntzen. Halakoxe garaian […]

JESUS, BARKAMENAREN SAKRAMENTU

Behin eta berriro esan ohi da, bekatariekiko barkabera agertu zela Jesus, edota bekatariekiko Jainko barkabera agertu zuela. Egia da eta ez da. Bekatu eta bekatari hitzek zer esan nahi duten. Barkatu eta barkabera hitzek zer esan nahi duten. “Jesus, barkamenaren sakramentu”. Bai, baina bekatu hitza bezain “ekibokoa” eta nahasgarria da barkamen hitza. Horixe argitzera –edo […]