Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak
Liburua osorik hemen: https://www.alberdania.net/eu/libro/jainkoaz-galdezka/ SARRERA GISA 1. “Garai hartan ez zen Jainkoa ageri” “Jainkoa ez zen garai hartan maiz mintzatzen, eta ikuskaririk ere ez zuen inork sarritan izaten”: horrela hasten da Biblian Samuel profetaren historia[1]. Xiloko tenpluan gaude, eta gau mina da. Tenpluko kriseilua itzaltzear dago, Eli apaiz zaharraren begiak bezala. Baina Elik ez […]
