Entries by

JOSE MARI SARASUA mintzo

Sarasuatar arraunlarien sagako oriotarra da Jose Mari, baina bestelako estropada batean eman du bizia.Gorputza makal, burua erne. Eta gogoa ere beti erne, hitza bezala, baina ekintzatik ekintzara beti. Hasieran gogoa zen. Hasieran hitza zen. Hasieran ekintza zen. Hirurak batera, Jose Mari Sarasua dugu. Aurpegi bat bizitza osoko argi eta gidari: bere Mertxeren aurpegia.Kooperatibak, solidaritatea, justizia, […]

LOE. ERlijioa eskolan

LOEk erlijioari emango dion trataera eztabaidagai dago. Nola ikusten duzu proposamena, eta zein da zuk erlijioari emango zeniokeen lekua? 1. Argi eta garbi diot hasieratik bertatik: Gobernu Sozialistaren proposamena gaurdaino inoiz izan den arrazoizkoena iruditzen zait. Hots: ikastetxe publiko guztietan irakats dadila erlijioa derrigorreko irakasgai ebaluagarri gisa, baina modu ez-konfesionalean (erlijioen historia, fenomenologia, filosofia…). Eta […]

JUDIZIOA? PURGATORIOA? INFERNUA?

Kristau-erlijioko zoko ilun horietara hurbildu nahi nuke, ilunak berak argitara gida gaitzakeelakoan, gaua baita egunaren ama. Judizioa, purgatorioa, infernua… Mendeetako beldurra daramate hitz horiek zuztarretan itsatsirik. Beldurra, beldur gorria, beldur larria. Aspaldi esana da, gizakiaren beldurrak sortu omen zuela erlijioa, eta begien bistakoa da erlijioak beldur asko sortu duela. Beraz, erlijioa beldurraren sorkari eta beldurraren […]

HILEZKORTASUNA, PIZTUERA ALA BERRARAGIZTAPENA?

Duela 70.000 urte, gizakiak harpeetan bizi ziren garaian, lore-petalozko geruza baten gainean hobiratzen zituzten hildakoak non edo non. Loretik fruitua, hazia eta landare berria sortzen den antzera, hobiko gorputz hiletik izaki berria sortuko zen esperantza adierazi nahiz edo? Askoz geroago etorri ziren idazkiak, filosofia-sistemak, erlijio handiak… Hil eta geroko gora-behera guztiak zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten: gorputz […]

Jose Mari Kortazar. Erlijio gaia Gandiagaren poesian – Hitzaurrea

Atsegin dut Jose Mari Kortazarren ikerketari sarrera-hitz xume bat jartzea. Ikerketa honen egikeraz eta egituraz aparte, egitasmoa bera nahi nuke batik bat azpimarratu lerro banaka hauetan. Egitasmoa, hots: Gandiagak bere poematan islatu zuen bizi-bidearen, fede-bidearen berri ematea. Ibilbide da bizitza. Ibilbide fedea. Bidaria eta ibiltaria izan zen Gandiagaren fedezko bizia, bizizko fedea. Zalantza ilunezko bide […]

Hilezkortasuna, piztuera ala berraragiztapena?

Duela 70.000 urte, gizakiak harpeetan bizi ziren garaian, lore-petalozko geruza baten gainean hobiratzen zituzten hildakoak non edo non. Loretik fruitua, hazia eta landare berria sortzen den antzera, hobiko gorputz hiletik izaki berria sortuko zen esperantza adierazi nahiz edo? Askoz geroago etorri ziren idazkiak, filosofia-sistemak, erlijio handiak… Hil eta geroko gora-behera guztiak zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten: gorputz […]

JAINKOA SINESGARRIAGO IZAN DADIN

Sinesten dut Jainkoarengan, baina bihotzari eta adimenari sinesgarri zaien “Jainkoarengan” bakarrik sinets dezaket. Sinesten dut on dela Jainkoarengan sinestea, baina ongi sinesten bada. Hau da, sinesmenak irekiago eta apalago, libreago eta lagunago egiten banau. Sinesten dut Jainkoa on hutsa dela, on guztia, eta hobeak eta zoriontsuagoak egiten gaituela. Bestela, ez da Jainkoa, eta ez da […]

XABIER LETErekin kontu kontari

Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena. Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen aldizkari baterako elkarrizketarik ez […]

KLERIKOAK ETA LAIKOAK ELIZAN?

“Laikoen garaia” iritsi dela iragarri da handikiro. “Laikoak promozionatu” behar direla, protaganismo gehiago behar dutela, eginkizun eta erantzukizun berriak eskuratu behar zaizkiela eta horrelakoak sarri entzunak gara Eliza katolikoan azken berrogei urte hauetan. Laikoen aldeko gotzain-gutunik eta Erromako dokumenturik ere ez da falta[1]. Noiz edo noiz behar zuen. Ongi dago, baina aski ote da? Elizak […]

GURUTZEAZ ETA SALBAMENAZ ZENBAIT GOGOETA

Jesusi buruz ezin gara mintzatu, haren gurutzea aipatu gabe. Eta Jesusen gurutzea ezin dugu aipatu, beste hainbat gurutze gogoan izan gabe, eta izadi, herrialde eta gizaki gurutziltzatuentzat Jesusen gurutzeak zer berri on edo ezeren berri onik ekarri ote duen galdetu gabe. Jesusen gurutzea, alegia, berri on?   1. Hainbat galdera! “Jainko salbatzailea”, “Salbatuak gara”, “Betiko […]