Entries by

Oinatzak bidean. Erlijioen historia

Erlijioa bizirik, biziaren onerako Aspaldi jo zizkioten erlijioari hil-kanpaiak, baina bizirik dago. Edo agian betidanik hilda zeuden erlijio-azalak hil dira eta hiltzen ari. Baina erlijioa bizirik dago biziaren iturbegietan. Eta bizi delako ari da aldatzen. Bizia delako eta biziko bada behar du aldatu, biziberritu. Zergatik, ordea, erlijioa? Nondik sortzen da? Errazegi da esatea: “Beldur hutsetik, […]

BIZIPENAK IRAUNKOR, ADIERAZPENAK ALDAKOR

Korapilo eta maratila asko ditu “erlijio” hitzak. Ehundaka definizio desberdin eman dira, baina denak gutxi gorabeherakoak, bat bakarrik ere ez zehatz eta osoa, definizio batek izan beharko lukeen bezala. “Artea” definitzea bezain zaila da “erlijioa” definitzea. Latinezko religio-tik dator, noski, euskarazko “erlijio”, baina latinezko hitzaren beraren jatorria edo etimologia apenas dakigun zein den: Zizeron-en esanetan, […]

ERLIJIOAK GAUR ZENTZURIK BAI?

Orain arte ezagutu dugun aurrerapenak –aurrerapen deitzea zilegi bada– ez du erlijioa irentsi. XXI. mendearen hasieran, bizi-bizirik dago galdera gisa nahiz bizipen gisa, baita erakunde gisa ere. Zergatik? Gizakiak, ezagutzen dugunetik eta ezagutzen dugun heinean, harrimena eta galdera bere-bereak dituelako, edertasun eta ontasun betearen deiak eta desirak barnetik gidatzen dutelako, misterio salbagarri batek, hasieran eta […]

Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko?

1. Berriz ere galdezka: “Nor da gizon hau”? Bi mila urteren buruan ere, ezin dugu ito galdera: “Nor dugu Jesus?” Orain bi mila urte, Galilean eta Judean, erromatar inperio-bazter hartan, gauza harrigarriak esan zituen eta egin, batzuen pozerako, besteen haserrerako. Gauza bat dago argi: eztabaida sortu zuen. Gizon eta emakume atsekabetu askorentzat Jainkoaren kontsolamendua zen, […]

R. Otto. Santu dena – Sarrera

Irakurle adiskidea, ez dakit zerk mugitu zaituen liburu hau eskuetan hartzera, ez eta sanctum edo santu hitzak zer dakarkizun ere bihotzera eta gogora. Hitz horrekin, erlijio-esperientziaren oinarria eta funtsa adierazi nahi ditu egileak: guztiz “lehenagokoaren” eta “goragokoaren” aurrean gizakiak askotan, edo gizaki askok bederen, sentitzen duten barne-zirrara eta hunkipena, erakarmen gozoa eta hurbilezin mingarria. Santua […]