Entries by

Eguberri kristauak eta Eguberri unibertsalak

Baliteke Gabonak ez izatea hain gogoko, are gogaikarri izatea, kale argiztatuak, propaganda kontsumista, Gabon-kanta errepikatuak, familia-bilkura deserosoak, opari behartuak eta abarrak medio. Hala ere, baldin eta bere erabilera komertzialetik, geure irrika engainagarrietatik, nahiz liturgia txepeletik, hitz hutsaletatik eta dogma zaharkituetatik libratzera iritsiko bagina, baldin eta begiak ireki eta bere sakontasun unibertsalean begiratuko bagenitu, Gabonek edo […]

Bertsolariak

Nafarroa Arena-n, hitzaren eta arreta sakonaren festa zen atzo. Dena artista handien distiran eta sakontasunean blai. Zortzi partaideak ez ziren lehiatu, nork nori irabaziko, gauza guztietan ohi dugun bezala. Bestearen onena sustatzen saiatu zen bakoitza, eta hala bakarrik atera zuen bakoitzak bere onena. Ez du axola irabazteak, elkarrekin sortzeak baizik. “Ekintza iraultzailea da elkarri entzutea”, […]

Hauskorraren ahalmena

Esku bat munduaren edertasunaren gainean. Beste eskua jendearen sufrimenduaren gainean. Bi oinak zereginetik festara saltoka. Eta bihotza pizturik. (Matxalen Ojanguren Alonso) Gizatasunaren ahulezian ageri da egiarik sakonena, hauskortasuna baita munduaren taupada. (Pepa Torres) Mugaren bila etengabe, gehiagoren bila, eguneroko errealitatetik abiatuz, beronek indarrak eta zaurgarritasuna medio eusten dion arnasa lagun. (Miguel Ángel Mesa Bouzas)

8.000 milioi biztanle

Homo Sapiens, oraindik oso berria den espezie honetako kideok 8.000 milioi biztanleko muga gainditu dugu lehen aldiz Lurraren historian, suz, urez eta biziz idatzia den historian.  Ez zait mugarri loriatsua iruditzen, alarma-seinale kezkagarria baizik. Ez dugu ezer ospatzeko, eta bai, ordea, asko hausnartzeko arlo guztietan. Datu horrek erronka etiko, ekologiko, filosofiko eta erlijioso larri eta […]

Homo Sapiens: hil ala bizi

EL PAÍS egunkarian irakurtzen dut: “Gizonek arazoak izango dituzte hamarkada bat eskas barru ugalkorrak izateko, erritmo hau jarraitzekotan: eiakulazio bakoitzeko espermatozoideen kopurua etengabe jaitsi baita duela ia mende batetik hona. Bere kontzentrazioa ere duela 50 urtekoaren erdia baino gutxiagora jaitsi da, antzutasunaren atarira hurbilduz. Eta jaitsieraren erritmoa bizkortu egin da mende honetan, bikoiztu. 53 herrialdetako […]

Ez galdetu

Ez galdetu zenbat hil ziren, ezta zenbat zauritu ere. – Ehundaka, diote. Ehun gora behera, nori axola dio? Ez galdetu nola hil ziren. Ez galdetu heriotza horiek saihestu ahal izan ziren. Ez galdetu eskubiderik eta ogirik gabeko gazte afrikar batzuen aurkako krimen horren erantzukizunei buruz. Ez galdetu. Errua hildakoena da. Bortitzak, hildakoak dira. Erantzuleak, hildakoak […]

Zer izango naiz hil ondoren?

Ez zaigu gustatzen heriotzaz hitz egitea, gure eguneroko bizitzaren parte delarik, izan. Ez zaigu gustatzen heriotzari buruz hitz egitea, baina – edo, agian, zeren – heriotzak min ematen digu oraindik. Eta besteren heriotzak ematen digu minik handiena, uzten dituen bakardade abailduarekin eta hutsunearen tristurarekin, geratzen diren oroitzapen mingarriekin eta dolu itxi gabeekin, eta gertukoenen artean […]

Hostoa eta zuhaitza

Ageriko presentzia galdu zaigun guztien oroimenezko parabola Udazken-arratsalde batez parkean nengoen, bihotz-itxurako hostotxo polit bati begira liluraturik. Kolore gorrixka zuen eta adarretik zintzilik bezala zegoen, erortzear zirudiela. Denbora asko eman nuen berarekin eta galdera asko egin nizkion. Hostoa zuhaitzaren ama zela jakin nuen. Zuhaitza ama dela pentsatzen dugu normalean, eta hostoak kumeak, baina, hostoari begira, […]

Sorkari, sortzaile, sortzear

Lurrean hedatzen ari den suntsipen lazgarriak Lurrak bere baitan duen sormen-misterio sakonari begira jartzen nau. Sormenaren seme-alaba gara, eta sormenaren arduradun. Arnasten dudan airearen sorkaria naiz, gorputz osoan zehar dabilkidan odolarena, elikatzen nauten substantziena, atomo eta molekulena, zelula eta ehunena, nire bizi-funtzioak betetzen dituzten organoena, 100 mila milioi inguru neuronen eta 100 bilioitik gora neurona-konexiorena, […]

Misterioaren aurrean isilik

2002an Espainiara egindako bidaiaren egunkarian, Oviedoko Moja Beneditarren Abadia bisitatu ondoren, Ernesto Sábato-k idazten du: Hitzik gabe utzi naute isiltasunak, nabearen altuerak, otoitzean ari zen jendeak. Antzinako tailuek, harrizko hormetan, gogorarazten dituzte fedeak milaka urtetan zehar gizakien ariman sagaraturik utzi dituen gertaerak, bizitzari eta heriotzari zentzua eman dieten, existentziako jazoera nagusiak solemnizatu dituzten eta zorigaitzaren […]