Angel Mari Unzueta, bidelagun
Hain ustekabean hil zitzaigula urtebete denean, bere familiak eta adiskideok Angel Mariri egin genion Urkiolako omenaldian: Agur bihotzez, Angel Mari, hain maitea zenuen Urkiolako bidegurutze honetan! Bi garairen eta bi Elizaren bidegurutzean bizitzea egokitu zitzaizun zuri ere, eta zure hautua ezbairik gabea izan zen: Jesusek amesturiko mundu berrirako Eliza berria, iraganeko letra idor eta […]
