ELIZEN ARTEKO BIBLIA, 23 URTE ETA GERO

Ekumenismoz ari garela, aipamen berezia zor diogu ekumenismoaren oztoparri ala oinarri izan daitekeen liburuari, Bibliari, eta bereziki beronen euskal itzulpen ekumenikoari. Hobeto egin zezaketenek ezin zutenez, neuk onartu dut obra gogoangarri honen aurkezpena egiteko mandatua, ni neu ere gogor eta gogotsu aritu bainintzen bertan lanean. Osagai askok egiten dute obra hau berri, eta osagai bereizgarri […]

DESBERDINTASUN HISTORIKOAK ETA KRISTAU EKUMENISMOA

Kristau ekumenismoaz zenbait oinarriko gogoeta eskainiko dut, bilakaera historia ardatz harturik. Ekumenismoaz, hau da, kristauok osatzen dugun, osatu behar genukeen, oikumene edo batasun zabalaz, herri eta izaki guztien batasunera bidean. Eliza deitzen gara, hots, Elkarte. “Eliza” esatea, ordea, “elizak” esatea da, asko baikara ezinbestean. Areago: Eliza bat osatzen dugun eliza bakoitza ere askotarikoa da nahitaez, […]

ELIZA GAURKO GIZARTEAN: PARADIGMA KONFESIONALETIK PARADIGMA LAIKORA

1. Paradigma-aldaketa(k) Askotan esaten nien gurasoei: “Aldaketa handiagoak izan dira 50 urte hauetan aurreko 10 mila urtetan baino”. “Tira, tira…”, esaten zidan aitak. Eta konparazioak jartzen hasten nintzaion. Ni jaio nintzenean (1952), idiekin goldatzen genuen lurra, segaz ebakitzen genuen belarra eta garia, laiak ezagutu nituen eta igitaia erabili. Eguneroko janaria etxean ekoizten zen. Ura iturrian […]

LAUDATO SI, O MI SIGNORE

Asisko Frantziskoren Ereserkia 1 Goi-goiko, ahalguztidun Jaun ona, zureak gorespenak, aintza, ohorea eta bedeinkapen dena. 2 Zuri, Goi-goiko horri, dagozkizu bakarrik, eta ez da gizakirik zu aipatzeko duin denik. 3 Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin, batez ere anaia eguzki jaunarekin: bera da egun-argia eta berarekin diguzu egiten argi. 4 Eder eta distiratsu da […]

LAUDATO SI ENTZIKLIKA. IKUSPEGI OROKORRA

1. Sarrera gisa: Entziklika mugarria Frantzisko aita santuaren Laudato si Entziklikari mugarri gogoangarria deritzot Eliz irakaskuntza katolikoaren historia osoan, lehen aldia baita ikuspegi ekologikoa bere osoan eta modu sistematikoan irakasgai eta ardatz hartzen duela. Ongi etorri! Ongi etorri haren izenburua ere, Laudato si¸ Asisko Frantzisko bihotzetik eta lumatik zuzen-zuzenean hartua. Anaia Poverelloarekiko sinpatiazko keinu hutsa […]

“Jainkoa” diogunean zer diogu?

“Jainkoa” diogu, zertaz ari garen bageneki bezala. “Jainkoa” diote aitortzen dutenek nahiz ukatzen dutenek, baita aitortu ala ukatu zer egin ez dakitenek ere. Gaizkiulertu larriak uxatu nahi nituzke ahal bezainbatean hasieratik bertatik, eta diodan hasteko: “Jainkoa” diodanean esan nahi dudana dakigun eta diogun guztiaz haratago dago. Dioguna adierazteko, “Jainkoa” idatziko dut, kakotx artean. Diogun guztiaz […]

FUNDAMENTALISMOAREN GAITZAK ETA SENDAGAIAK

Atariko gisa Fundamentalismoaren inguruan ikuspegi orokor bat emateko eskatu zait. Ez dut, ordea, ibilbide historikoa eskainiko –jatorria, bilakera, egungo egoera–, ezta analisi soziologikoa ere –atzoko nahiz gaurko faktore socio-politikoak–, ezta deskribapen fenomenologikoa ere –erlijio desberdinetan ageri diren ezaugarriak eta gorabeherak. Alderdi horiek denak gogoan izan beharko dira ezinbestean, fundamentalismoa ulertuko badugu. Baina, hori guztia baztertu […]

GAIXOTASUNAZ ETA OSASUNAZ GOGOETA TEOLOGIKOAK

  Nor ez da egon inoiz gaixo? Nork ez du norbait eri ondoan edo inguruan? Nork ez du minaren berri gorputzean nahiz psikean? Mina sentitzea ez da, noski, gaixotasun; izatekotan ere, alderantziz: minik ez sentitzea bera izan daiteke bizidunontzat gaixotasun larri, edo larriki gaixoaraz gaitzake bizidunok. Biziak berekin du gaixotasuna, eta gaixotasunak mina: biziaren mina, […]

KREDOA, SINESKIZUNez HARAGO

Ume-umetatik, hezur-mamietan itsatsia daukat Arantzazuko eliza berrian entzuten nuen gregorianozko Kredoa. “Credo in unum Deum”, abiatzen zen ozenki aldare nagusiko apaiza, “De Angelis” mezako doinuan, latinez. Zer nekien nik zer zen meza edo zer zen apaiza, zer zen eliza eta zer zen Kredoa? Zer nekien nik zer zen hura, zer zen Hura, unum Deum, unus […]

ERLIJIO-ZIENTZIAK UNIBERTSITATE PUBLIKOAN

Gurean noizko? Ezagutzaren gizartea omen garenean, harritzekoa da zeinen ezjakina den gure gizartea erlijio gaietan. Baina nola jakingo dute, irakasten ez bazaie, gure haur, nerabe zein gazteei erlijio gertakariaren eta erlijio desberdinen berri egoki ematen ez bazaie? Eta nola emango zaie egoki, modu akonfesional, anitz eta objektiboan ez bada? Eta nola izango da posible erlijioaren […]