Erretiroa Joxe Arregirekin

Gaia: “Jainkoa jaun-goikoaz haratago” Lekua: Arantzazu Data: Azaroak 17-19 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira) Hizkuntza: Gaztelaniaz (izena emandakoen kopuruak ahalbidetzen badu, beste txanda bat antolatuko da euskaraz) * Gaiari buruzko azalpenak, isiltasun pertsonalerako tarte zabalak, denon arteko elkarrizketa-aldiak, eta elkarrekiko meditazio-ariketa laburrak izango dira.   Aurkezpena Asko gara, eta gero eta gehiago, azken hamarkada hauetan geure […]

Mixel ORONOSi agurra

Rose-Marie Barandiaran Gure lagun Mixel benetako euskalduna zen, sendoa, irmoa, konprometitua… Erostezina! Mundu guztiari ez zitzaion gustatzen, Ebanjelioko bide zuzenetik desbideratzen zen guztia salatzen zuelako. Distiraren, farfailen, urrearen eta intsentsuaren azpian, gangrena kezkagarria sumatzen zuen sarritan. Baina meza euskaraz, herrikoia eta kantatua bazen, bere gaztaroko pozak berraurkitzen zituen, Mixelek bere herriko jai-tradizio handien nostalgia sentitzen […]

Posiblea eta inposiblea

“Hori da dagoena”, diogu, ez dakigularik garbi zer berresten dugun: ala argitasun errealista ala utzikeria etsia. Hori da dagoena, eta ez da posible besterik. Halaxe dira gauzak, eta ez zait posible zutitzea, itxaropen izatea, arnasa hartzea, konfiantza neureganatzea, ezer kreatzea: bestelako izatea eta izanaraztea. Zer da, ordea, posible, zer da inposible? Jose Angel Valenterentzat (1929-2000), […]

Joan Mari Irigoien. In memoriam

Agur, Joan Mari, lagun maite. Agur eta omen, Altzako seme, bihoztun haltz, zuhaitzen maitale. Zuhaitz tantaia izan haiz hi heu ere, erroak lurrean sakon eta adarrak zerurantz zabal. Agur eta omen hiri. Minez bildu gaituk, ez halere samindurik. Izan haizen eta maite genuen forma galdu dugun honetan, In principium hire poema zetorkidak gogora: “Begiak dakusa, […]

Jacques Gaillot, baztertuen gotzainaren oroipenetan

Atzo, apirilak 12, 88 urte zituela, hil zen Jacques Gaillot, 1982tik 1995era Évreuxe-ko (Frantzia) gotzaina, gizon baketsu eta kementsua, baztertutako guztientzako justizia zale sutsua, Jesusen Berri Onaren, senidetasunezko munduaren, gizatasunezko Elizaren profeta. Soldadutzaren aurkako kontzientzia-eragozpena babestu zuen; apartheida, armen salmenta eta kolonialismo-mota guztiak salatu zituen; ekintza bakezaleak eta antimilitarrak bultzatu zituen; Irakaskuntza Laikoaren alde egin […]

Aste Santuak zentzua izan lezake kristau ez direnentzat ere

Aste Santuak zentzua har lezake kristau mitoarekin bat ez datozenentzat ere, baldin eta balitz, ez duela bi mila urteko gizon baten heriotza basatiaren errebindikazioa soilik, baizik eta baita garai hartan boterearen zorroztasunaren biktima izan zirenen –Jerusalemgo kanpoaldean Jesusekin batera gurutziltzatuak barne– duintasun urratuaren erreibindikazioa ere. Oroitzapen horrek are garrantzia handiagoa izango luke agian, baldin eta […]

Indigenen aurkako “Aurkikuntzaren Doktrina” errefusatu du Vatikanoak

Nikolas V.a aita santuak “baimen osoa eta librea” eman zion Portugalgo Koroari, afrikar hedapenean “sarrazenoak eta paganoak harrapatzeko eta menpeko bihurtzeko” ( Dum Diversas Bulda, 1452). Alexandro VI.a Borgiak bedeinkatu egin zuen espainiarrak Amerikara joatea eta domeinuak Gaztelaren eta Portugalen artean nola banatu erabaki (Inter Caetera Bulda, 1493). Aita santuen testu horiek eta beste batzuek […]

Frantzisko aita Santuak Kongoko Errepublika Demokratikoan

“Kendu eskuak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gainetik, ez ukitu Afrika. Utzi berau itotzeari, Afrika ez baita ustiatzeko mehatzea, ezta arpilatzeko lurra ere. Izan bedi Afrika bere zoriaren protagonista”. “Diru-gosearen pozoiak odoldu ditu bertako diamanteak”. “Ezin gara ohitu herrialde honetan duela hamarkada batzuetatik hona darion odolera, milioika hildako eragiten baititu askok jakin ere egin gabe. Jakin bedi […]

Jendea tenpluetara joaten da

Jendea tenpluetara joaten da Ni agurtzera… Zein inozoak eta ezjakinak diren nire haurrak, isolatuta bizi naizela uste baitute! Zergatik ez dira etortzen eta ez naute agurtzen bizitzaren prozesioan, hor bainaiz bizi, baserrietan, lantegietan eta merkatuan, hor baitiet adore ematen bekokiko izerdiarekin ogia irabazten dutenei? Zergatik ez dira etortzen eta ez naute agurtzen pobreen barraketan, eta […]

Biziaren pitzaduretan sartu

Bizitzea pitzaduretan barrena sartuz joatea da, harik eta halako batean ulertzen den arte huraxe zela bidea. Eta, orduan, harriturik uzten nau berriro zer nolako gaitasuna duen bizitzak sortzen jarrai dezagun zirrikituak aurkitzeko. Beti txunditurik uzten nau honek, ulerturik bizitzak gainditu egiten gaituela, hartaz pentsa dezakegun guztiaz harago gainditu ere. Bere sustrai ilunetik, berriro jaiotzeko lekua […]