Hitzaurrea

Irakurle adiskidea: aurkezten dizkizudan orrialdeok espiritualtasunari buruzko gogoeta doi, dokumentatu eta gaur-gaurkoak baino ere askoz gehiago dira. Bizitza oso baten testigantza gogoetatsua dira. Testigu baten hitz egiazkoak. Bizi-arnasa darie. Bere bizitza osoa bultzatu duen espiritua islatzen digu hizkera gogoetatsuz Felix Placer-ek, 84 urterekin argitsu eta kementsu ageri den gizon libre bezain entregatuak: bere etengabeko bilaketa, […]

Belengo artzainak bakerako bidean

Eguberrietako jai-zikloaren amaieran, Lukasen ebanjelioak Belengo artzainei buruz eskaintzen digun kontakizunera itzuli nahi nuke. Bakea bilatzen, aurkitzen eta eraikitzen duten artzainei begiratuz, geure burua ikus genezake. Eta hobeto begiratzeko, oraindik esan beharrik balego, diogun berriro: Jesusen jaiotzari buruzko kontakizun ebanjelikoak –egia esan, pasarte ebanjeliko guztiak, kanoniko nahiz apokrifo– midrashim-ak dira funtsean. Hau da: Bibliako pertsonaia […]

Webb-etik Belen eta alderantziz

Gaur, Eguberri, teleskopio erraldoi bat botako dute espaziora, gure unibertsoko argiaren sorrera ikus dezakeena. Argiaren sorrera! James Webb du izena, eta hilabete barru iritsiko da bere posizio operatibora, ilargiaren atzean, Lurretik milioi eta erdi kilometrora, ilargia baino lau aldiz urrutiago. Handik, bere kristalino harrigarriak –6,5 metroko diametrokoa, berilioz egina eta urrez estalia, Hubble baino ehun […]

Teologia ez-teistarako zenbait apunte

Ez-teismoak –edo “posteismoa”, “transteismoa“… edo nola esan?– ez du esan nahi Jainkoa ukatzea, baizik eta Izaki Goren baten irudia ukatzea, beste subjektuen artean subjektu izango litzatekeen eta mundua, kausa estrintseko gisa bertan esku hartuz, zuzenduko lukeen “Jaun Goikoa” ukatzea. Jainkoaren irudi guztiak kulturaren eta kosmobisioaren araberakoak dira. Giza eraikuntza baliotsu bezain pobreak, partzialak eta behin-behinekoak […]

Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

Israelgo profetek noizbaiterako iragarria zuten bakea: garai mesianikoetarako, Daviden ondorengo errege Mesias, “Bakearen Printzea” (Is 9,5), iritsiko zenerako. Orduan “ezpatak golde bihurtuko dituzte, eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan” (Is 2,4-5). Orduan “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Enpatia

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Sutea Eliza Katolikoan

2019ko apirilean, mundu osoa zur eta lur begira zela, Parisko Notre Dame, munduko katedralik ederrena, non hainbat aldiz sartu bainintzen emozio sakonez, sugarrek suntsitu zuten neurri handi batean. Baina hura ez zen ezer izan Sauvé Txostenak Frantziako Elizan, Eliza unibertsalaren “alaba zaharrena”ren baitan, piztu –hobeto esan, bistaratu– duen sute errauslearen ondoan. Urakan hondagarria da, erupzioan […]

Nik ez dut dualista izan nahi

Carlos F. Barberak oraindik ATRIO atarian (www.atrio.org) orain argitaratu duen artikuluak (“Yo quiero ser dualista”) harridura sortu dit eta zenbait gogoeta piztu, eta horiexek sinpleki eta lasai adieraztera nator. 1. Lehen harridura izenburuak berak dakarkit. Sumatzen dut ezen “Jainkoren eta munduaren” arteko dualtasuna nahi duela funtsean aitortu, edo “Jainkoaren eta giza pertsonaren” arteko harreman duala […]

APEZPIKU BAT MAITEMINDU ETA DIMISIOA EMAN: NON DA ARAZOA?

Gogaiturik nauka Solsonako (Katalunia) apezpiku dagoeneko emerituari buruz zabaltzen jarraitzen duen zirku mediatikoak. Nazka ematen didate morboak, atseginezko zirikak, isekak, asmo txarreko edo, gutxienez, bidegabeko eraso pertsonalek. Eta horrek guztiak agerian uzten duen irizpide humano eta teologikoen deformazio larriak. Xavier Novellek –gustuko zait izen propio soilari “Don” eta “Monsinore” gehitu behar ez izatea– dimisioa eman […]