Jesus inspiratu zuenari “Jainkoa” dei ote diezaiokegu oraindik?

Humanismo bioekozentriko baten alde. Zer eskain dezakegu Jesusen jarraitzaileok? deituriko Nazioarteko online Kontsultan (2022ko ekainak 5) eman nuen hitzalditxoaren testu garatua. Zer ekarpen egin dezakegu Jesusen jarraitzaileok humanismo bioekozentrikoaren alde? Ez dugu horretarako balio gehigarririk, ezta oinarri esklusiborik ere, baizik eta Jesusen inspirazioa: hura mugitu zuen inspirazioa, haren giza irudiari, bizi-jarrera eta -hautuei, harreman eta […]

Miren Jone Azurzari. In memoriam

(Donostia, 1929-05-18 – Donostia, 2022-05-15) Ez zinen handia gorputzez, baina handia zinen. Ez duzu zeure burua hedabideetan  asko erakutsi, ahal zenuen gutxiena, baina aitzindaria izan zara. Xumetasunak are miresgarriago egin zaitu. Ez duzu inoiz aitzindari izateko ametsik ez usterik izan, baina aitzindari izan zara: emakume, kazetari, fededun aurreratu. Harritzekoa zen ikasteko zenuen grina, eta grinaren […]

LGTBIQ+: kutsatuak Elizan

Duela gutxi, James Martin jesuita eta idazle estatubatuar ezagunak gutun bat bidali zion Frantzisko aita santuari LGTBIQ+ (lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual, intersexual, queer eta gainerako identitate eta orientazio sexualeko) katolikoek egiten dizkioten hiru galdera ohikoenekin. Duela egun batzuk argitaratu da aita santuaren erantzuna. Hona hemen galderak eta erantzunak, eta nire ohartxoak: 1) J. Martin: […]

Elizari buruzko gogoetak Munilla joan eta gero

Espero zen baino beranduago, baina joan da Jose Ignazio Munilla, 2010etik 2022ra Donostiako elizbarrutiko gotzain izan eta gero. Hurrengo orrialdeetan, RELIGION DIGITALeko zuzendariak proposatutako galdera-sortari erantzuten diot, baina, gure elizbarrutiaz harago, sakoneko hausnarketa orokorra eskaintzen dut Eliza katolikoaren egoerari buruz: 1) Zer utzi du atzean? 12 urte igaro eta gero, hemen uzten duen egoera sozial, […]

Zer jainko? Zer Jesus? Zer kristautasun?

GABRIELLI EDITORIk, ADISTArekin lankidetzan, antolatutako I. Nazioarteko Biltzarre telematikoan eman nuenaren testua (2022ko apirilak 2) 10 hausnarketa-puntu proposatzen ditut, funtsezkoak niri ustez, filosofia, teologia eta espiritualtasun ez-teista, posteista edo transteista baterako trantsizio-garai hauetan. Azken terminoa, “transteista”, dut nahien, hots: Jainkoaren irudi batez nahiz bestez edo inolako irudirik gabe (?), izenez nahiz izenik gabe, baina beti […]

Harmonia

Harmonia grekozko harmodso, “elkartzea” esan nahi duen hitzetik dator. Oreka, proportzioa eta elementu desberdinen bateraketa direnean gauzatzen da harmonia. Hala gertatzen da bere baitan eta inguruarekin ongi bateratua den eraikin proportzionatuan. Edo soinu ezberdin baina adostuz osaturiko harmoniko musikalean. Zozo, birigarro, txantxangorri eta txepetxen kontzertuak oles degion egunsentia. Laranja, purpura, bioleta eta urdin ilunezko orlatan […]

Inbasioa gelditu, politika sustatu

Basakeria, lazkeria, gizagabea, ikaragarria… hiztegiak ez dira aski egun hauetan Ukrainako lautadetan eta hirietan, Europa zibilizatuaren bihotzean, ikusten ari garena deskribatzeko. Nolatan iritsi gara –pluraleko lehen pertsonan diot– honaino XXI. mendeko 20ko hamarkadan, hirugarren mundu-gerraren –nuklearra oraingoan– ertz-ertzeraino, beste bi mundu-gerra eta gero, hemen bertan sortuak horiek ere, non eta hemen, zientzien eta arrazoiaren Europan, […]

Egiak askatuko gaitu

Espainiar Estatuko erakunde katolikoen barruan adingabeei egindako sexu-abusuez ari naiz. Ez dira ez 4 ez 33 Euskadin, ez 58 Nafarroan, ez 1246 Estatuan. Askoz gehiago dira, erruz gehiago, jakiten direnean ikusiko denez. Eta jakin beharrekoak dira. Zaila da pentsatzea ikastetxeetako zuzendariek, kongregazio erlijiosoetako nagusiek edo elizbarruti bakoitzeko gotzainek gertakarien berri ez zekitenik. Logikoa da, beraz, […]

Pello Zabala bidaideari

Pello lagun on: har iezadak omenalditxo hau, apala bezain zinezkoa. Eta ezinezkoa nolabait, askok ospatu baititiztek nik ahalko nukeen baino hobeto –bejondeiela guztiei! – hire dohainak eta lorpenak. Neure egiten ditiat pozik ospaketa guztiok. Lerrotxo hauetan, beraz, ez haut omenduko hainbat dohain miresgarriz jantzia hintzelako; ez hitzaren grazia huelako ezpainetan eta luman; ez haizearen, euriaren, […]

Kongregazio erlijiosoen amaiera eta haien ondasunen etorkizuna

Frantziskotarrak eta klaratarrak, beneditarrak, mesedetakoak, Ignazio Loiolakoak inspiratutako Jesusen lagunak, karmeldarrak, pasiotarrak, maristak… amaierarik gabeko zerrenda. Inor gabeak eta ezer gabeak sorosteko, laguntzeko, hezteko, sendatzeko, zaintzeko jaio ziren. Edo biziera kontenplatiboari emateko, otoitz eta lan, sakon biziz, hots, guztiarekin komunio sakonean. Emakume eta gizon horiek, mendeetan zehar, beren onena eman diote herriari, entrega eta doakotasun […]