Den guztia baturik dago
Gizakia osotasunarekin lotua dagoela, errealitate guztiarekin, ezagutuarekin zein ezagutezinarekin, harreman bereizezina duela ulertzea eta esaten saiatzea: horretan datza gehienbat erlijiosoa deritzogun sentimendua; horretan datza gehienbat aldarri mistikoa, zeina baita gure espeziearen erreakzio baloratuenetakoa eta desiratuenetakoa. Hau harrigarria da. Erraza da hori esatea. Dena den, harreman horren sentimendu sakonari esker izan ziren Jesus bat, San Agustin […]
