Uztazu negar egiten

Uztazu zuregatik negar egiten, ene anaia. Uztazu besarka zaitzadan, ene ahizpa, zure bihotz mindua taupadaka nirearen erritmoan, gure malkoak nahasturik, gure haserre zaharra gure oinen ondoan gorri pilaturik. Eta gure bihotzak ihartuko eta malkoak urrituko direnean, ikus ahal ditzagula elkarren begietan maitasunaren eta minaren egia guztiak gure bihotz hautsietan hizkuntza bat berean grabatuak eta idatziak, […]

Udazkena

Rafa Redondo-k idazten du: Lagunok: Denbora igaro da azken zirkularretik. Denoi aldatu zaigu apur bat geure existentzia. Ni neu, badira ia bi urte 80 urteko agure baten gorputzean aurkitzen naizela, nire jarraipenari eta jarduerari erasaten dion osasun-egoera delikatuan. Artatzen nauten neurologo adituek, gazte xarmangarriak, endekapenezko gaixotasun batez hitz egiten didate, baina, egia esan, adin honetan […]

Angel Mari Unzueta, bidelagun

Hain ustekabean hil zitzaigula urtebete denean, bere familiak eta adiskideok Angel Mariri egin genion Urkiolako omenaldian:   Agur bihotzez, Angel Mari, hain maitea zenuen Urkiolako bidegurutze honetan! Bi garairen eta bi Elizaren bidegurutzean bizitzea egokitu zitzaizun zuri ere, eta zure hautua ezbairik gabea izan zen:  Jesusek amesturiko mundu berrirako Eliza berria, iraganeko letra idor eta […]

Asisko Frantzisko ospatzen dut gaur

              Gaur, urriak 4, Asisko Frantzisko, txiki, pobre eta anaiaren jaia. Haren iragana etorkizun dugu.               Duela 800 urte idatzi zuen: Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria (“Aholku espiritualak” 24). Zorionekoa, anai aurrun denean, ondoan denean bezalaxe maite eta errespetatzen duen zerbitzaria, eta hartaz […]

JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12. Mila esker, John Shelby Spong anaia, zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik! Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia […]

ITXAROPENA GALDU GABE BORROKAN

Ahotsa falta bazaigu, ezin badugu nahi duguna esan, ezin badugu kexuen mina garrasi egin, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Egia eta justizia falta bazaizkigu, haren alde borrokatzeko adorerik ez badugu, gure borrokak lehorrean badira, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Gure bidean argi gutxi bada, dakarkigun gogora gau izartsua. Gure itzalak lur-zatitxo […]

Zorionaren bila

Goiz eder batez, bizitzaz nekatuta, egunerokoaren asperrak jota, zorionaren bila irten nintzen. Ustez, banekien non egon zitekeen eta eskua luzatzearekin aski izango nuen. Bidean nindoala, mitxoleten gorria ikusi nuen soroetan, bitxiloreen zuria eta lilien urdina ezpondetan. Sorta bat egin nuen, baina, berehala lehortu eta zimeldu zitzaidan, beroagatik. “Honek ezin du zoriona izan”, esan nuen nirekiko. […]

Zorte ona? Zorte txarra?

Nekazari pobre eta zahar bat semearekin bizi zen, eta zaldi bat besterik ez zuten lurra goldatzeko. Uzta baino egun batzuk lehenago, zaldiak ihes egin zuen. Auzokoak ikustera joan zitzaizkion, hain garai txarrean izandako galera tamalgarriagatik atsekabea agertuz. Baina berak esan zuen: “Zorte ona? Zorte txarra? Betierekoak daki”. Handik egun batzuetara, zaldia beste hiru basa-behorrekin batera […]

Itzaletik ihesi

Bazen gizaki bat bere itzala ikusteak hainbeste nahigabetzen zuena eta bere urratsak hain gogaikarri zitzaizkiona, non biengandik libratzeko erabakia hartu zuen. Bururatu zitzaion metodoa haiengandik ihes egitea izan zen. Zutitu zen, beraz, eta korrika hasi zen. Baina oina lurrean jartzen zuen bakoitzean, beste urrats bat eman behar zuen, eta itzalak, berriz, inolako zailtasunik gabe jarraitzen […]

Askatasunerako

Askatasunerako naiz, odoletan, borrokan, bizirik. Askatasunerako dizkiet begiak eta eskuak zirujauei ematen, zuhaitzak bezala, eskuzabal eta gatibu. Askatasunerako ditut bularrean harea-pikorrak baino ugariago bihotzak sumatzen: aparra darit zainetatik eta sartzen naiz ospitaleetan, eta sartzen kotoietan zitorietan bezala. Zeren, egunsentian begi-zuloak hutsik agertuko diren hartan, etorkizuna begiratzeko bi harri ezarriko baititu askatasunak, eta beso berriak eta […]