Txorien konfidentziak

Iratzargailu leial eta kantatzen ez duguna adierazten diguten hainbat solasaldiren oihartzun: amodio isilduak, proposamen liluragarriak, adiskidetze lotsagarriak, maitasun gartsua, isilagoko borrokak etsitzeko zorian. (Toño Martínez. Gaur goizean balkoian txori bat entzunda)

Aholkuak

Aurrera, zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean egin dezagun lasai aurrera, isiltasunean aurkitzen baita bakea. Bizi, bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada, baina gure burua saldu gabe. Esan, esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia, inori inposatu gabe. Entzun, entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere, nork bere historia baitauka. Saihets, saihets ditzagun pertsona zaratatsu […]

Ez etsi

Ez etsi.  Gauak amaierarik ez duela iruditzen bazaizu ere, besarkadarik gabeko garai honek gainezka egiten badizu ere, arnasa erraietan izozten bazaizu ere, udaberria loratzen ikusten ez baduzu ere. Halere, iluntasun sakonenaren ondoren beti urratzen baita egunsenti berria, betikotasuna garden ageri baita une bakar honetan, begirada sutsuak urtzen baitu arimaren izotza, almendrondoek isuriko baitute bere garaian […]

Bertsoak egiten ditut, jaunak!

Bertsoak egiten ditut, jaunak, bertsoak egiten ditut, baina ez zait gustatzen poetisa deitzea, ardoa gustatzen zait igeltseroei bezala eta bakarrik hitz egiten duen laguntzailea dut. Mundu hau dibertigarria da, hainbat pasadizo badira, jaunak, kontatzen ez ditudanak, hainbat gertakari, baina eskuartea ez duten behartsuei etxea eskuratzea ez da inoiz gertatzen. Badira oraindik neskazaharrak txakurrarekin, badira gizon […]

Zure haurra balitz

Zure haurra balitz, itsasoa ontziz beteko zenuke edozein banderaz. Denek milioika bat eginik zubia osatzea nahiko zenuke, hura pasarazteko. Arreta osoz, ez zenuke inoiz bakarrik utziko. Itzala egingo zenuke, begiak erre ez dakizkion, estali egingo zenuke busti ez dadin, ur gaziak zipriztindu ere egin ez dezan. Zure haurra balitz, itsasora jaurtiko zinateke, ontzia uzten ez […]

Zerbaiten esperientzia bila zabiltza: Jainkoa, Edertasuna…

Zerbaiten esperientzia bila zabiltza: Jainkoa, edertasuna… Horrek esan nahi du bilatzen duzuna objektu gisa ikusten duzula. Kasu honetan: miatu soilik nor den ikusten duena. Benetan miatzen baduzu, ikusten duenaren bila zabiltzala ulertuko duzu. Horra biderik zuzenena, bidea deitzea egoki bada. Izan ezazu argi bilatzen ari zarena ezin dela inoiz objektu izan, bilatzen duzun hori zu […]

Hil-kanpaiak guregatik ari dira

Hil-kanpaiak guregatik ari dira: berreskura ditzagun oinazearen aberriak, izan dezagun atrebentzia mugak ezabatzeko, ausardia, gupidaren delitua egiteko. (Gioconda Belli)

“Jainkorik” gabeko espiritualtasuna zibilizazioa aldatzeko

Noizbait arrakasta izango badu, ikuspegi berri hau leun aurkeztu behar da. Esan dezakegu: Horra errealitatea. Ez al da txundigarria? Zer gehiago nahi dugu Jainko batengandik? Bai, uko egiten diogu guri laguntzeko esku hartzen duen Jainkoari. Uko egiten diegu zeruari eta infernuari. Baina geuk irabazten dugu, erantzukizuna eta espiritu-heldutasuna irabazten ditugu. Badakit, etika eboluziotik datorrela esateak […]

“Jainkoa”: unibertsoaren sormen harrigarria

Jainkoa da sortu dugun sinbolorik boteretsuena. Baina Jainko hitza erabili behar ote dugu? Gurea da aukera. Nirea baiezko zuhurra da. Jainkoak ezagutzen dugun unibertso bakarraren, gurearen, sormen zabal eta etengabea adieraztea nahi dut. Zer irabazten dugu Jainko hitzaren erabilerarekin? Asko, nik uste, hitzak harridura eta erreberentzia baitakartza. Harridura eta erreberentzia hori, ez antzinako nire israeldar […]

Aurora boreala

Serguei Kud-Sverchkov kosmonauta errusiarrak Lurraren distira, aurora borealak eta egunsentia grabatu ditu, Estazio Espazialetik ikusten den bezala, eta bideoan zabaldu. Hainbeste edertasun… negar egitekoa da.   “Ozeano Barearen ipar-ekialdean zehar goaz hegan. Berehala, Ipar Atlantikora igaro eta, erabateko iluntasunetik, eguzkiak oraindik argitzen ez duen baina Ilargiak islaturiko argia jasotzen duen orbitaren alderantz goaz. Espaziotik, gauez […]