Posts

Txorien hizkuntza

Behin batean, ehun mila txori bildu omen ziren, argi-oilarrak deiturik, Farid Al-Din Attar, XII. mendeko poeta pertsiar handiak –musulman mistiko sufia–, Txorien hizkuntza liburuan kontatzen duenez. Zoragarria liburua, txoriak bezala. Han bildu ziren buztanikara, urretxindorra, galeperra, zapelatza, ahatea, koartza, faisaia, usoa, hontza, kardantxiloa… denak. Bu-bu-bu, hasi zitzaien argi-oilarra, ohi duen bezala, bere buruko luma-motots txairoa […]

Erlijioak hiltzear?

Erlijioaren etorkizunak, kristautasunarenak zehazkiago gure artean, bosta axola die gehien-gehienei. Ez gutxirentzat, halere, kezkagarri izan liteke. Niretzat, erronka da.Stephen Bullivant, St. Mary Unibertsitateko (Londres) irakasleak ikerketa bat argitaratu berria du horretaz: “Helduak eta Gazteak eta Erlijioa Europan”. Bat baino gehiago harrituko du, harritzekoa ez bada ere, ikertzaile britainiarraren konklusio irmo eta biribilak: erlijioa “hiltzear” da […]

Ekairi, minez eta damuz

Damu saminez idazten dizut, eta nahigabez beterik. Barkatu, Ekai, hain berandu iritsi izana. Inor ez ginen garaiz iritsi, Chrysallis izan ezik, adin txikiko transexualen Familien Elkartea. Ondoan eta lagun izan zenuen beti, gu atzera geratzen ginen bitartean. Eskerrik asko, Chrysallis, bizia bere kolore guztiekin zaintzeagatik! Zure institutuko irakasle eta ikaskideak ere garaiz iritsi ziren, zeure […]

Belenera

“Goazen Belenera”, diotsate artzainek elkarri, ikus-minez eta zalantzaz, San Lukasen ebanjelioko kontaketa zoragarrian. Gaua iluna da, ardiak ez dituzte berenak, biharamuneko ogirik ez da oraindik etxean. Gau minean, halere, izar baten argia edo aingeru baten promesa iruditu zaie. “Ez beldurtu –esan die aingeruak, edo barnean daramaten biziminak–. Askatzailea jaio zaizue Belengo kobatxo batean”. Eta badoaz. […]

Lutero, profeta herejearen omenez

2017ko urriaren 31 honetan betetzen dira 500 urte juxtu, Martin Luterok bere 95 tesiak argitaratu zituela. Idazki labur, neurtu eta zorrotza. Profetikoa. Aita santuak ez du eskubiderik –salatzen zuen Luterok– induljentziak saltzeko. Heriotzaren ondoren purgatorioko sutatik diruaren truk libra zitekeela sinestarazteko. Oraingo zeruak geroko infernu eta oraingo infernuak geroko zeru bihurtzeko. Bere diru-kutxak betetze aldera […]

Bizi. Biziarazi

Ezagutzen duzu agian Bibliaren hasiera, munduaren sorrera-mitoaren lehen hitzak: “Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen…” (Has 1,1). Mitoak ez digu ematen aspaldiko berri, gaurko berri baizik. Ez digu erakusten “hasieran” zer gertatu zen, baizik eta gaur nola bizi. Egunero bizitzen nola hasi. Bizi zaitez sorkari eta sortzaile gisa. “Zeru-lurren”, den guztiaren baitan sortua zara; besterengandik, den […]

Zahartzen ikasi

Inork ez du gazterik hil nahi, baina inork ez du nahi zahartzerik ere. A zer maratila! Bizitza luzatu, baina zahartu gabe; heriotza mugarik gabe atzeratu, baina beti gazte iraunez; hil ez, baina ezta zahartu ere. Nola demontre? Horren atzetik dabiltza zientziak, eta auskalo noraino iritsiko diren. Oraindik orain entzuten nion zientzialari bati 200 urte harrapatuko […]

Sapiens gizakia kinka larrian

Sapiens (“jakintsu”) izena jarri zioten gure giza espezieari, besteak baino jakintsuago ginelako ustetan. Usteak erdia ustel, eta erdia balitz gaitzerdi.Bi milioi eta erdi urte dira gizadia –Homo generoa– agertu zela australopitekoengandik. Gure espeziea –Sapiens– duela berrehun mila urte sortu zen beste espezieren batetik. Geure burmuin garatuak gaitasun harrigarriak eman zizkigun –ematen dizkigu– onerako zein txarrerako, […]

Luther-en urtea

“Luther-en urtea” dugu joan zen urriaren 31tik datorren urriaren 31ra, orduan beteko baitira 500 urte Luther-ek induljentzia-salmentaren aurkako 95 tesi sonatuak zabaldu zituenetik, sekulako arrakastaz zabaldu ere, inprenta sortu berria medio. Zer dira, bada, induljentziak? Orduko eta gaurko eliz doktrinak irakasten duenez, Jainkoak apaizaren bidez bekatuak barkatzen dizkigunean, “erru-hondar” bat geratzen da, hil eta gero […]

Maite ditugunen errautsak

Aita hil zitzaigunean, Iturraldeko zelai-gorenean haritz-landaretxo bat aldatu eta bere ondoan sartu genituen errautsak, malko gozotan. Ama hil zitzaigunean, haren errautsak ere aitarenekin batera lurreratu genituen, haritzaren orpo saminean. Orain, Vatikanotik ustekabeko xedapenak iritsi zaizkigu: ez da debekatzen hildakoak erraustea, arima ezin dela eta erre, heriotzakoan gorputzetik bereizten omen delarik; halere, hilobiratzea hobesten da eta, […]