Posts

Zorionak, Kolonbia!

Irailaren 26an sinatu berria dute behin betiko bake-akordioa Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrilak. Duela hamahiru urte Moñitos herrixkako hondartzan goizetik gauera jolasean aritzen ziren mutikoak ditut gogoan, eta Cincelejoko desplazatuen txabolategi errukarri hartara ilunpetan bakarrik, platano-saskia buru gainean, negarrez zetorren 6 urteko neskato hura, eta Yunguillo-n, indigenen babes-auzoan, Caquetá ibaian gora, Amazoniaren hasieran, fraidetxe apaleko […]

Arnasa

Duela gutxi, klasean munduko erlijioez ari nintzela, esan nuen: “Erlijio guztien egiazko muina espiritualtasuna da”. Ikasle batek eskua altxa eta galdetu zidan: “Eta zer da zuretzat espiritualtasuna?”. “Espiritualtasuna arnasa da”, erantzun nion.Zertxobait harriturik begiratu zidan, eta berak bezala 60 ikasleetako beste hainbatek. “Nola? Arnasa?” Ba bai, arnasa. Espiritu hitzak horixe esan nahi du. Biziaren arnasa […]

Zubirik zubi

Behin batean, Eisik Hekel, Krakoviako Errabinoak, ametsetan agindua jaso zuen: joateko Pragara, eta errege-jauregira daraman zubiaren azpian altxor handia aurkituko zuela. Ametsa hiru bider errepikatu zelarik, Eisikek bideari ekin zion oinez. Iritsi zen Pragara eta jo zuen Karlos zubira. Baina zubia soldaduek zaindua zegoen gau eta egun, eta ez zen ausartzen esandako lekuan zulatzera. Eta […]

Homosexualei: zaretenak izan

Duela gutxi, Espainiar estatuko lesbiana, gai, transexual eta bisexualen urteroko batzarrean Chipionan (Cadiz) hitzalditxo bat ematera gonbidatu ninduten. Han esana esan nahi nizueke azpeitiar gai, lesbiana, transexual eta bisexual guztioi, banaka. Asko edo gutxi edo zenbat, ez dio batere axola, baina fidagarrienak iruditzen zaizkidan estatistika orokorren arabera, 800en bat izango zinatekete Azpeitian. Eta bakoitzak historia […]

Haurra besoetan

‘Naximentu’ berezia oparitu digute aurten, eta horixe jarri dugu etxean. Jesus haurtxoa ez dago askan, lastotan etzana, naximentuetan ohi denez, ezta ama Mariaren besoetan ere, Joserenetan baizik, haurraren musua aitaren musuan dela, samurki; Mariak, berriz, Joseren lepoan pausatuak ditu besoak eta burua, abaro eztian. Haurra besoetan: giza biziaren irudia da, bere txikitasun hauskorrean eta bere […]

Sinodoak zer eman du?

Familiari buruz Erroman izan den Sinodoaz ari naiz. Dakizunez, 400 lagun bildu dira Erroman hiru astez mundu-bazter guztietatik, familiari buruzko hainbat gai aztertzera: 270 bozdun (kardinal, gotzain eta erlijioso), eta gainerakoak bozik gabeak. Eta duela urtebete beste hainbeste. Bi gai nabarmendu dira hitza hartu dutenen artean eta gure hedabideetan: bikote homosexualei zer balio aitortu eta […]

Eta Jainkoa nork egin zuen?

Garai batean –ez hain aspaldi, geure akorduan nolanahi ere– gurasoek nahiz irakasleek haurrei erakusten zieten “mundua jainkoak egina” dela. Eta maiz gertatzen zen haurrak galdetzea: “Eta Jainkoa nork egin zuen?”. Helduak bazekien haur ezjakinari zer erantzun: “Jainkoa betikoa da. Jainkoa ez zuen inork egin”. Baliteke horrela haurra isilaraztea, baina ez da segurua besterik gabe haren […]

Aita santuak bi urte

Martxoaren 13an bete ziren bi urte Frantzisko aita santua izendatu zutela. Hautatu berritan, New York Times egunkaria gogor mintzatu zen: aita santu berria kontserbadore, homofobo eta matxista omen, eta Videla, Argentinako diktadore ohiaren aurka ezer egin gabea. Handik urtebetera, amerikar egunkari berak, bere azalean, Frantziskoren apaltasuna eta Vatikanoa erreformatzeko abiaturiko programa goraipatzen zituen. Joan zen […]

Pobreago eta zoriontsuago

Ez dut esan nahi “zenbat eta pobreago hainbat eta zoriontsuago”, gezurra baita. Ez dut ere esan nahi pobre asko aberats asko baino zoriontsuago dela, bistakoa den arren. Esan nahi dut mundu mailan, bataz beste, herrialde pobreetako jendea zoriontsuago dela herrialde aberatsetakoa baino. Bada hor zer pentsatu. Eta ez naiz neure golkotik ari. Win/Gallup International, merkatuaren […]

Familiaren Sinodoa

Aita santuak “Sinodoa”, gotzain guztien Batzarra, abiarazi du familiari buruz. Oraingoan, ordea, gotzainak ez ezik eliztar guztiak ere deitu ditu parte hartzera, galdera sail bati erantzutera gonbidatuz. Estimatzekoa da aukera. Hori bai, Erroman ia gotzainak bakarrik bilduko dira datorren urteko urrian. Berrehun inguru bilduak dira jada joan den urrian hamabost egunez, Sinodoaren lehen fasea burutuz. […]