Posts

Naximentua

Gure baserri zaharrean, umeak ginela, urtero izaten zen jaiotza berriren bat, baina Gabonetan ez genuen naximenturik jartzen. Orain bai, jartzen dugu, nahiz eta haurrik ez den ia jaiotzen. Garaiak galanki aldatu dira, baina irudi maitagarriak hor dirau: naximentua. Aita-amak haurrarekin: zer nahi duzu xumeago eta samurragorik? Zer betikoago eta beteagorik? Zer humanoago eta jainkozkoagorik? (Eta […]

ERLIJIOEN ETORKIZUNA

Duela 40 urte egindako aurreikuspen guztien kontra, erlijioak eta erlijioek bizirik diraute oraindik (onerako ala txarrerako? Hori beste kontua da).Gaur ere badira erlijioen etorkizunari buruzko iragarpenak, eta geroak esango du zuzen ote dabiltzan ala oker. Bi ikerketa aipatuko ditut. Batak munduko 9 herrialde garatu hartu ditu ikergai: Australia, Austria, Kanada, Finlandia, Irlanda, Zeelanda Berria, Herbehereak, […]

Haserre

Bejondeiela! Ez dakigu zer lortuko duten, baina ez dute zer galdurik. Ez dakigu noraino iritsiko diren, baina abiatzea bera ez dute gutxi egin. Badakigu bidaia luzea izango dela, baina Laozi jakintsuak aspaldi idatzi zuen: bidaiarik luzeena pauso txiki batekin hasten da.Eta jakina, guztion bidea da. Ez dira inora iritsiko, laguntzen ez badiegu, plazak eta kaleak […]

Bestelako mundua

“Beste” mundurik ba ote den edo izango ote den, ez dakit. Zientzialari batzuek diote baietz, beste mundu batzuk ere badirela jada, eta ez han urrun, galaxia mugagabe eta kontaezinen “mugez” haratago, baizik eta oraintxe eta hementxe bertan, ikusten eta ukitzen dugun mundu honen beraren barnean (“barnean”, baina ez txikiago), eta gure espazio eta denboratik “at”. […]

Barkamena eta politika

Patxi Lopez lehendakariak esan du: “Barkamena kontzeptu kristaua da eta beharbada ez da beharrezkoa”. Antzera mintzatu da Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia ere: “Barkamenak konnotazio erlijiosoak ditu eta ez zait gustatzen politikan aplikatzea”. Jose Ignazio Munilla, Donostiako gotzainak, ostera, azpimarratu du ezen damua eta barkamen-eskea ezinbestekoak direla, erlijio arloan ez ezik, politika arloan ere. “Barkamena” […]

Zorionerako sekretu ezagunak

2012 zoriontsua opa dizut, formula hutsaz haratago. Zoriontsu izan nahi dugu. Askotan badakigu nola izan, baina ezin dugu. Beste askotan, badakigula uste, eta oker gaude. Baina zoriontsu izatea denok nahi genuke beti. Zorion bati uko egiten dionak ere, zorion hobe baten ustetan egiten dio uko. Beti. Maite dugunari zoriona opa diogu, eta norbaiti zoriona opa […]

Piratak Somalian

Oraindik orain, begiak irekiarazten dituen horietako dokumental bat ikusi dut Interneten, eta zuk ere ikustea nahi nuke, geure begi itsutuez munduaren etorkizuna ere itsutu ez dezagun. Gusturik baduzu: http://dotsub.com/view/8446e7d0-e5b4-496a-a6d2-38767e3b520aSomaliaren zoritxarra norainokoa den erakusten digu. Baina Somalia gaurko munduaren parabola iruditzen zait. Eta horrela jarraitzen badugu, luzaro baino lehen denok harrapatuko gaituen zoritxarraren parabola.“Afrikako Adarra” lehendik […]

RAMADANA

San Ignazio bigarrenean ekingo diote mundu guztiko musulmanek Ramadanari. Euren “hilabete nagusi” honetan zehar, eguzkia agertzen denetik ezkutatzen denera, musulman helduek –gaixo, zahar eta haurdunek izan ezik– ez dute ezertxo ere jaten ez edaten, ez sexu-harremanik izaten. Egunsentian gosaltzen dute, eta eguzkia sartu ondoren elkartzen dira, lagunarte alaian elkarrekin afaltzera. Baina egun osoan ezer ez, […]

San Inazioren begiak

Loiolako Inaziori Manresan ireki zitzaizkion begiak, 1522ko goiz batean.Ordurako bizimodua aldatua zuen, noski, baina hori ez da nahikoa. Bide luzea egina zuen ordurako –Loiolatik Arantzazura Oñatzen gora, Arantzazutik Montserratera Urbian gora–, baina urrats erabakigarria emateko zegoen. Montserrateko Andre Mariaren oinetan utzi berriak zituen bere soldadu- eta zaldun-armak, baina arma ezkutuagoen jabe zen artean. Hogeita hamaika […]

Erlijioa

Joan den hilean agertutako datuen arabera, Euskadiko gazteen %44ak “ez-erlijioso” aitortzen du bere burua. Baina horrek ez dit ezer funtsezkorik esaten gure gazteei buruz.Bistan da, izan ere, “erlijioa” diotenean zertaz ari diren: munduaren gain edo munduaz aparte eta guregandik kanpo dagoen nolabaiteko “Jaun goiko”ren bat badela uste izatea, elizara edo meskitara edo zentro budistaren batera […]