Posts

Erlijioa eta sexualitatea

“Sexua eta erlijioa bikote on?”. Izenburu deigarri honekin iragarria zetorren Larzak-eko (Millau, Frantzia) gaindegi zoragarrian joan den abuztuan izan zen eztabaida bat. Bertan parte hartu nuen. “Bikote on? –galde dezake norbaitek–. Bikote ote dira gero, on edo petral?”. Nahiko lan, gure gizartean bederen. Baina esango nuke bikote estu izan direla luzaroan, milaka urtetan. Eta areago, […]

Nartxixaren Kredoa

Berrogeita hamabiren bat urte izango dira, Nartxixak Kredoa buruz erakutsi zidala. Azpeitiko parrokian ematen zigun dotrina, elizako lehen aulkian jarrita ginela, erretaula barroko urreztatuaren aurrean, San Sebastian geziz josiaren azpian. Nartxixari buruz ez dakit besterik ezer, tamalez, baina Kredoaren aipamenak haren oroitzapena dakarkit, eta haren oroitzapenak omenalditxo apal bat berari eskaintzera narama. Baita Kredoari buruzko […]

Inmatrikulazioak

Erregistratu gabeko ondasun bat jabetza-erregistroan norberaren izenean jartzeari deitzen zaio “inmatrikulazioa’, jakingo duzunez. Eta badakizu horretan diharduela buru-belarri espainiar estatuko Eliza katolikoaren hierarkia? Erabiltzen dituen nahiz erabili izan dituen elizak, abade-etxeak, lur-sailak…, ahal duen guztia bere izenean jartzen ari da, Frankoren 1946ko lege bat eta Aznarren 1998ko dekretu bat baliatuz. Gutizia lotsagarria da, Elizarena lotsagarriago. […]

Egunero meditatu

Egunero meditatzera gonbidatzen zaitut. Meditatu? Zer da, ordea, meditatzea? Isiltasunean murgiltzea da, isiltasun ozen eta barean. Ikusten, ukitzen, entzuten, egiten, arnasten duzunari arreta osoa jartzea. Orain eta hemen izatea, denaz eta garenaz ohartzea, Orotasunean bat. Egin beharraren egin beharrez, bizi ere egin gabe doakigu bizitza. Iritsi beharraren iritsi beharrez, arnastera ere ez gara iristen. Har […]

Nelson Mandela, profeta eta gobernari

Joan den Abenduaren 10ean, giza eskubideen nazioarteko eguna, ehun Estatu-buru bildu ziren Johannesburgoko futbol-zelaian, Nelson Mandela hil berria omentzera. Han ziren, dotore eta serio, munduko kriminalik handienetako batzuk. Zer egiten zuten han, XX. mendeko profeta, justiziaren militante, utopiaren lekuko handienetakoaren aurrean? Mandela omentzera joan zirenek zergatik ez diote berari jarraitzen, eta jarraitzeko asmorik ez badute, […]

Erlijioa eskola publikoan

Hezkuntzaren lege berriak (LOMCE) erlijioari buruzko sestra areagotu du, besteak beste. Zentro publikoek erlijio konfesionala eskaini beharko dute, orain arte bezala, baina –orain arte ez bezala– ebaluaketa izango du, matematikak bezalaxe, eta erlijio konfesionala ikasi nahi ez duenak beste ikasgai funtsezko bat izango du ordez. Erlijio katolikoari dagokio kontua batez ere: Islamak ez du ia […]

Katedralaren sotoan

Joan den Uztailaren 10ean, hitzordu bitxi bat nuen, Oier Etxeberria artista azpeitiarrak gonbidaturik eta konpainia onean: Iñaki Segurola, Garbiñe Larrea eta Lanberto Perurena. Non eta… Donostiako Artzain Ona katedralaren sotoetan. Zertarako eta… Esanezinaz hitz egiteko. “Esan ezin denaz isiltzea hobe”, esan zigun Wittgensteinek. Sarrionandiak, aldiz: “Ezin mintza daitekeenaz mintzatu egin behar da”. Esanezina adieraztea: horra […]

Ez izan beldur

Esaten ere ez da erraza, baina esatea da errazena bizi dugun egoeran, hainbat herrikide kezkaz eta larriz uzkurturik daudenean, gaudenean. Halere, bihotzez esateko eta entzuteko premia dut: “Azpeitiar adiskidea, ez izan beldur!”. Ez izan beldur egoeraren gordinari aurrez aurre begiratzeko. Ezta argi eta zoli begiratzeko ere zerk ekarri gaituen egoera honetara. Inor ez gara errugabe, […]

Biziaren Pazkoa

Antzinako hebrearrek udaberriko lehen ilargi betean ospatzen zuten euren jai nagusia: nekazariek, legamiarik gabeko ogi berria errez; artzainek, lehen bildotsa elkarrekin janez. Biziaren oparia eskertzea eta bizi berria ospatzea: horixe zen Pazko jaia. Handik mende askotara, biziaren jaiari gertakari historiko baten oroitzapena lotu zioten: nola euren asabak, Moisesen gidaritzapean, faraoi ankerraren uztarria hautsirik, esklabutzatik askatasunera […]

Isilguneak, isiluneak

Joan zen urrian, Washingtoneko frantziskotarrek “Hiriko ermitauentzat aterpea” ireki zuten hiriburuan. Egun bateko, astebeteko nahiz asteetako erretiroak isiltasunean egin nahi dituztenek, kanpoko zaratarik gabe barruko zaratak baretzen saiatu nahi dutenek, bihotzeko bakea berreskuratu nahi dutenek aukera dute han… eguneko 50 euro ordainduz. Eskaintza handia dago Estatu Batuetan, eta gero eta handiagoa da eskea. Isiltasun-falta oso […]