Joe Biden-i, bestelako zibilizazio baten alde

Ameriketako Estatu Batuetako Presidente jauna: Bake eta On opa dizut. Pretentsio handiegia litzateke lerro hauek iritsi ere egingo zaizkizulako ustetan zuri zuzentzea. Baina ez. Neure ahotsa aldarri unibertsalari gehitzeko modua besterik ez da, hain premiatsuak ditugun kezkak adierazteko modua, gizateriaren eta planetaren ordu erabakigarri honetan, mehatxu larrienen eta erabaki garrantzitsuenen orduan. Munduak zure herrialderekiko duen […]

Jesus, gu bezalakoxe gizaki

Roger Lenaers jesuita flandriar zahar eta jakintsua da, Otro cristianismo es posible (Bestelako kristautasuna posible da) eta Aunque no haya un Dios ahí arriba (Nahiz eta hor goian Jainkorik ez izan) (Abya Yala, Quito, 2008 eta 2013) bezalako liburuen egilea. Adimen argiz eta arima beroz idatziak dira, gaur egungo mundutik eta beronen kosmobisio, zientzia eta […]

Bakerako bidetik?

Adar biluzian geldi eta isilik, Aizarnako paisaia elurtuari begira dago zozoa. Lasaitasuna eta harmonia dario guztiari. Dena bakean arnasten. Baina lehen albistea, lehen orrialdea, lehen pentsamendua zabaldu orduko, uneotan bizi dugun ziurgabetasun planetario ikaragarria agertzen da, pandemia honen eta dagoeneko etorriak edo oraindik etortzekoak diren beste hainbat pandemia okerragoren mehatxuak. Eta bat-batean sortzen dira kezkak, […]

Haragiaren loria

Duela 2.700 urte, Lehen Isaias poeta bikainak idatzi zuen: Haur bat jaio zaigu, seme bat eman. Bizkarrean darama aginpidea, eta bere izena da: Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita Betiereko, Errege bake-emaile (Is 9,5). Handik zazpi mendetara, K.o. 80ko hamarkadan, Lukas izeneko mediku ebanjelista batek, hau ere poeta, kontatu zuen: Artzain batzuk artaldeak zaintzen ari ziren […]

Berriro Abendu

Abendua dugu berriro, eta berriak bailiran entzuten ditugu Isaiasek duela 2700 urte –bada zerbait– idatzitako profeziak: Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko (Is 2,4). Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik (Is 11,1). Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango, […]

Zer du Homo Sapiens-ak?

Harrigarria gertatzen zait zientziaren eta haren ondoriozko teknologiaren aurrerapena. Sinestezina da gure Sapiens espeziearen arrakasta kolektiboa, gutxiago sufrituz eta erosoago bizi ahal gaitezen. Ez nuke, inolaz ere, duela 200 urteko bizi-baldintzetara itzuli nahi: txertorik, antibiotikorik eta anestesiarik gabe, bizikletarik, autorik eta trenik gabe, pospolorik eta argi elektrikorik gabe, hozkailurik eta igogailurik gabe, telefonorik eta irratirik […]

Abortuarekiko eztabaida: sintoma poloniarra

Urriaren 22an, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen umekiaren malformazioagatiko abortua. Gogora dezadan: 1993an, eta Eliza kontra zela, Estatuak lau kasutan legeztatu zuen abortua: bortxaketa, intzestua, amaren osasunerako arrisku larria eta fetuaren malformazioa. Polonia berriaren sintoma bat zen, Lech Walesaren nazionalismo politiko-erlijiosotik eta Joan Paulo II.aren errestaurazio katoliko-nazionalistatik gero eta urrunago zegoena. Fetuaren malformazioa […]

Bikote homosexualak bedeinkatu ote ditu aita santuak?

Frantzisko aita santuak “Francesco” dokumentalean egindako zenbait adierazpen Eliza katolikoaren mugarri historiko gisa eta “lurrikara doktrinal” gisa ere agurtu dituzte askok. Nahiago nuke hala balira. Pozgarri litzaidake, berriro ere alarmak jo dituzten sektore katoliko kontserbadoreenek alarmarako arrazoiak izatea, baina iruditzen zait, haien debozio kontserbadoreak ez duela, zoritxarrez, zertan beldur izan. Hona, bada, aita santuaren adierazpenak […]

Javier Pagolari. In memoriam

Zure bizitza ospatzen dut, Javier, oraintxe, joan zatzaizkigun honetan, inoiz ez joateko geratu zatzaizkigunean, Izatearen Iturriarekin osoki bat zarenean berriro, BIZI zarenean jada. Atsekabeak abailtzen gaitu, bai, gure begi gaixoetan ez baita jadanik piztuko zureen argia, argitasunez eta samurtasunez hain beteak ziren begien argia. Galde diezaiotela zure Maribel maite min eta bereizezinari, zeinari aspaldi ez […]

Trena, metroa, presa

Duela hilabete batzuk, Frantziako Gobernuak iragarri zuen, 2037 arte behintzat ez dela erabakiko Paris-Hendaia Abiadura Handiko Trenaren linea luzatuko ote den ala ez Bordeletik, nora iristen baita gaur egun, Hendaiaraino, nora ez baitaki inork noiz iritsiko den, ezta inoiz iritsiko ote den ere –egia esan, ez da inoiz jakin–. A zer zaplaztekoa gure AHTarentzat, Madril-Hendaia […]