Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

Israelgo profetek noizbaiterako iragarria zuten bakea: garai mesianikoetarako, Daviden ondorengo errege Mesias, “Bakearen Printzea” (Is 9,5), iritsiko zenerako. Orduan “ezpatak golde bihurtuko dituzte, eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan” (Is 2,4-5). Orduan “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Enpatia

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Sutea Eliza Katolikoan

2019ko apirilean, mundu osoa zur eta lur begira zela, Parisko Notre Dame, munduko katedralik ederrena, non hainbat aldiz sartu bainintzen emozio sakonez, sugarrek suntsitu zuten neurri handi batean. Baina hura ez zen ezer izan Sauvé Txostenak Frantziako Elizan, Eliza unibertsalaren “alaba zaharrena”ren baitan, piztu –hobeto esan, bistaratu– duen sute errauslearen ondoan. Urakan hondagarria da, erupzioan […]

Nik ez dut dualista izan nahi

Carlos F. Barberak oraindik ATRIO atarian (www.atrio.org) orain argitaratu duen artikuluak (“Yo quiero ser dualista”) harridura sortu dit eta zenbait gogoeta piztu, eta horiexek sinpleki eta lasai adieraztera nator. 1. Lehen harridura izenburuak berak dakarkit. Sumatzen dut ezen “Jainkoren eta munduaren” arteko dualtasuna nahi duela funtsean aitortu, edo “Jainkoaren eta giza pertsonaren” arteko harreman duala […]

APEZPIKU BAT MAITEMINDU ETA DIMISIOA EMAN: NON DA ARAZOA?

Gogaiturik nauka Solsonako (Katalunia) apezpiku dagoeneko emerituari buruz zabaltzen jarraitzen duen zirku mediatikoak. Nazka ematen didate morboak, atseginezko zirikak, isekak, asmo txarreko edo, gutxienez, bidegabeko eraso pertsonalek. Eta horrek guztiak agerian uzten duen irizpide humano eta teologikoen deformazio larriak. Xavier Novellek –gustuko zait izen propio soilari “Don” eta “Monsinore” gehitu behar ez izatea– dimisioa eman […]

ZER ATEISMO ETA ZER JAINKO? Albert Chillon eta Jesus Martínez Gordoren arteko eztabaidaz

Jesus adiskidea, hona hemen beste pare bat ohar berri (edo zahar, baina nolanahi ere adiskidetsu), zure kontrarreplikak iradokitzen dizkidanak: Diozu, zure solaskidea, Albert Chillon, “Esanezinaren” edo “Misterio fundatzailearen” existitentzia onartzen ez duten horietako ateo gogorra zelako egin zenuela halako planteamendua. Hala balitz, deismoaren eta teismoaren zure defentsa kaltegarria izango litzatekeela deritzot; izan ere, Jainko hitzaren […]

EZ DEISMO FILOSOFIKOA EZ TEISMO “JESU-KRISTAUA”. Jesús Martínez Gordoren orrialde batzuei buruz zenbait oharpen

Bihoaz gogoeta hauek Jesús Martínez Gordo irakasle bikain eta sutsuari, Gasteizko Teologia Fakultateko garai on haietan irakaskide estimatua izan nuenari, diodan aintzatespen eta begikotasunarekin batera. VIDA NUEVAn eta gero ATRIOn (www.atrio.org) argitaratu berri duen kaierari buruzko oharpenak dira. Ohar soil batzuk, testuak –autorearen ohiko indarrez jantziak– sortzen didan zenbait zalantza eta galderaren adierazgarri. Ez dute […]

Hamar zertzelada teologiko teismotik harago

Bati baino gehiagori, “Jainkoa eta gero” izenburuak egonezin sakona eragin diezaioke, edo egonezina baino gehiago. Baina errepara diezaiogun azpitituluari: “Bestelako eredua posible da”. Izenburuak, beraz, “Jainko eredua” adierazten du. Ez Jainkoa Errealitate fundatzaile gisa, baizik eta “Jainkoa” interpretazio-eredu edo modelo gisa, errealitatea ulertzeko marko teoriko gisa. Modeloak ez dira modak bezala aldatzen, uda batetik bestera. […]

Jainkoari otoitz eta Jainkoak otoitz. Hans Küngen liburu bat dela eta

Hans Küngen liburutxo bat (La oración y el problema de Dios) www.atrio.org atarian, “Ez-teismoa eta Jainkoarengan fedea” eztabaidaren barruan, argitaratu izanak aukera eskaintzen dit hura berriro irakurtzeko eta hari buruzko zenbait hausnarketa proposatzeko. 30 urte dira teologo eta idazle suitzar argiak, bere pentsamenduaren heldutasun betean, 100 orrialde eskaseko testu hau argitaratu zuela. Zenbat aldatu den […]